Mapa Web
2010.eko Irailaren 06a
Urteroko beste jarduera batzuk:
• Arboledako Nekazal-Abeltzain Azoka: azaroaren hasieran egiten da Arboleda auzoan.
• Santa Zeziliaren omenezko kultur-astea: Santa Zezilia egunaren inguruan ospatzen da (azaroaren 22a). Herriko musika-elkarte eta talde guztiak hartzen dute parte eta Udaleko Musika-eskolak eta Udal Txistulari Bandak ere bai. Aste horretan beste herri batzuetako taldeen emanaldiak ere izaten dira.
• Arboledako auzolandegia: Udan egiten da 16 eta 18 urte bitarteko gazte bolondresak parte hartzen dutelarik. Auzolandegi hau Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen “Peñas Negras” Ingurumena Interpretatzeko zentroko talde teknikoak kudeatzen du, bere urteroko jardunetan sartzen baitute auzolandegi hau.
Antzinako meategien azpiegiturak garbitzea eta artatzea da auzolandegi honen helburua, hala nola, Peña Morako minerala kargatzeko lekua, mineral galeria zaharra edo kaltzinazio labea eta horrez gain, Peñas Negras zentroak diseinaturiko ibilbideak seinaleztatzea eta haien mantenimenduaz arduratzea.
• Udako zinema: Udal kiroldegian egiten da uztaileko ostiraletan, gaueko 22,00etatik aurrera eta sarrera doan da.
• Hiri-udalekuak: 6tik 12 urte bitarterako herriko umeentzat udan egiten den programa hau udal ludotekan eta igerilekuetan burutzen da. Programa honen barruan txangoak eta kanpoko jarduerak ere badaude.
• Discoteka Osasuntsua: urritik ekainera arteko larunbat guztietan burutzen da udal kiroldegian, 18:45etik 22:00etara 12tik 16 urtera bitarteko gaztetxoentzat da.
• Umeen Gabonetako Parkea: Gabonetako oporraldian egiten da Escontrilla Herri Ikastetxeko patioan eta gimnasioan.
• Olentzero: Abenduaren 24an, arratsaldez, Olentzero Trapagarango kale eta auzoetan zehar ibiltzen da.
• Errege kabalgata: Urtarrilaren 5ean, Errege Magoak datoz gure herrira.
• Erakusketak: urte osoan zehar Olaso Jauregian tankera desberdinetako erakusketak daude.
• Inauteriak: Eskualdeko ezagunenak dira. Lehiaketak, mozorro-desfileak, dantzaldiak eta hainbat jarduera izaten dira...
• 3. adinekoentzako jarduerak: Trapagarango Udalak gure adinekoentzat antolatzen dituen jardueren artean, hauexek aipatuko ditugu:
- Txangoak, maiatzetik irailera.
- Dantzaldiak: maiatzean, ekainean, uztailean eta irailean (hamabostero)
-3. adinekoentzako lunch-a.
El Tiempo en Trapagaran
Aviso Legal   |   Contactar
© 2006 Ayuntamiento de Trapaga - Todos los derechos reservados