|
|
|
|
|
|
|
|
HISTORIA: Atzo, gaur, bihar
|
|
|
Trapagaran udalerria Bizkaiko Meatzaldean kokatuta dago, eta herriaren garapena meatzaritzaren menpe egin zen pasa den mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Erabat loturik zegoen meategien ustiapenarekin, eta hori izan da, hain zuzen ere, Trapagarango garapen ekonomikoa eta soziala markatu duen inguruabarra.
|
|
|
|
Inguru honetako biztanleek aspalditik nahastu ohi dituzten arren baserriko jarduerak meategietako lanarekin, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran gertatu zen meategien ustiapenaren benetako “boom”-a. Trianoko lehen meatz-trena inauguratu zenetik 1865 urtean izugarrizko garapena gertatu zen Trapagarango meatzaritzan. Garai honek herriaren norabide historikoa finkatu zuen, bai ikuspegi ekonomikotik, bai ikuspegi sozialetik, sasoi honetan egundoko inmigrazioa jaso zelako, eta haren ondorioz Goiko Aldean (meatze-auzoetan) bizigune berriak sortu ziren. Garai horretakoak dira udalerriak Trianoko mendietan gaur egun dauzkan mugak ere.
|
|
|
Hala ere mea ez zen kopuru handitan atera 1865 urtera arte, Foruek debekatu egiten zutelako Bizkaitik kanpora burdina esportatzea. Arian-arian oztopo hauek kentzen joan ziren, eta ordutik aurrera sendotuz joan zen meategi-ustiapena, Karlistadekin baino ez zena moztuko (1871-1876). Garapen hau I. Mundu Gerrarekin (1914-1919) gelditu zen, nahiz eta garai honetan esportazio ugari egin, Europa guztian altzairu-premia zegoelako gerraren industriarako. Harrezkero mea ateratzeko jarduera gutxituz joango da udalerrian meatzaritza erabat desagertu arte, aurreko bi hamarkadetan azken meategiak itxi ondoren. Esan genezake Goiko Aldea deritzogun gunea meategi bizien gunea dela, baina arazoak daude meategi horiek ustiatzeko mea-zainak Arboleda, Larraineta eta Barrionuevoko etxebizitzen azpian egon litezkeelako ...
|
|
|
|
Meatzaritzaren atzerakadak aldaketa izugarria ekarriko zion Trapagaran udalerriari, baina atzerapen hori industrializazio prozesu gogor bati esker ahuldu zen. Industralizazioak azalera erabilgarri gehiago aurkitu zuen gure udalerrian, Meatzaldeko eta Nerbioi ibaiaren Ezkerraldeko beste udalerri batzuetan baino. Horregatik esan dezakegu Trapagaran udalerriaren garapena sakonetik dagoela meatzaritzaren bilakaerarekin uztartuta, baina, meatzaritzaren gainbehera industriaren garapen garrantzitsuak konpentsatu du, eta horregatik, hain zuzen ere, arlo sozioekonomikoan gertaturiko aldaketak ez dira hain traumatikoak izan
|
|
|
Agian transformaziorik esanguratsuena biztanleriaren kontzentrazio-gunearen aldaketa izan daiteke. Mendearen hasieran Goiko aldean biztanleriaren %71 bizi zen, gaur egun, berriz, % 7 baino ez da bizi.
|
|
|
60 eta 70 urteetan Tragarango udalerrian hainbat enpresa finkatu ziren, eta hori biztanleriaren hazkuntza azaltzeko faktore gakoa izango da bi gune agertuko direlarik bere ondorioz: bata, hirigunea, udalerriko biztanleriaren gehiengoaren bizileku; eta bestea, Goiko aldea, gaur egun Trapagarango, Ezkerraldeko zein Meatzaldeko biztanleen zabalgunea. Esto hace ver que el desarrollo del municipio de Trapagaran está ligado profundamente a la evolución de la actividad minera, si bien, el declive de esta última ha sido compensado por un importante desarrollo industrial, lo que ha propiciado que las transformaciones no hayan sido excesivamente traumáticas en el ámbito socioeconómico.
|
|
|
|
Aipatu den bezala, industria da gaur egun sektorerik garrantzitsuena udalerriko jarduera ekonomikoen artean, eta hori dela eta administrazioak bultzatu nahi izan du ekonomiaren motore berri hori industrialdeak sortuz; horrela, bada Trapagaran 1981 urtean bost industrialde edukitzetik gaur egun 16 edukitzera pasatu da, gutxi gorabehera 500 enpresa finkatuta daudelarik, orain dela hogei urte eskas 44 baino ez zeudelarik. Enpresa horietako batzuk oso garrantzitsuak dira bai udalerrirako bai eskualde guztirako, enplegatzen duten langile-kopuruagatik, adibidez, Babcock & Wilcox edo ABB.
|
|
|
|
Trapagarango 2.000 biztanlek edo lan egiten dute sektore honetan, baina zifra hori 8.000ra heltzen da udalerrian industriak okupatzen dituen lanpostuen kopuru osoaz hitz egiten badugu, lau direlarik ekoizpen-adar nagusiak: metalak, galdaragintza, kimika eta zurgintza.
|
|
|
 |
|
|
|
Ikusten dugun bezala, Trapagaran aurrera doa bere motore ekonomikoa industria delarik. Beste alde batetik bere inguru enbidiagarriari esker aisialdirako eta jolasaldirako lekuak eskain ditzake, oraindik narriatuta dauden arren mendearen amaierako meatzaritza eta industri-jarduera deskontrolatu sukartiaren ondorioz, berreskuratzeko ahaleginak egiten ari garelako.
|
|
|
|
|
|
Urtea
|
1. Barrutia Biztanle kopurua
|
Beheko aldea%
|
2. Barrutia Biztanle kopurua
|
Goiko Aldea %
|
| 1900
|
1840
|
28,62%
|
4549
|
71,38%
|
| 1930
|
4020
|
48,87%
|
4205
|
51,13%
|
| 1960
|
6575
|
69,41%
|
2898
|
30,59%
|
| 1981
|
12496
|
91,11%
|
1230
|
8,89%
|
| 1998
|
11770
|
92,86%
|
904
|
7,13%
|
| 2006
|
11695
|
93,97
|
820
|
6,03%
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|