|
|
|
|
|
|
|
|
|
Zugaztieta
|
|
|
KULTURA: EUSKO JAURLARITZAK 2003KO AZAROAREN 4AN MONUMENTU MULTZO IZENDATU ZUEN ARBOLEDAKO MEATZE-AUZUNEAREN HIRUGUNE HISTORIKOA : Kultura Sailburuak aurkezturik, Gobernu Batzordeak Zugaztieta ko meatze-auzunea monumentu multzo gisa Kultur Ondarea kalifikazioarekin babestea erabaki du. Babes honetan, Zugastietako edo La Arboledako hirigunea, eraikitako auzunea hartzen du bere baitan.
|
|
|
Kultura Sailburuak aurkezturik, Gobernu Batzordeak Zugaztieta ko meatze-auzunea monumentu multzo gisa Kultur Ondarea kalifikazioarekin babestea erabaki du. Babes honetan, Zugastietako edo La Arboledako hirigunea, eraikitako auzunea hartzen du bere baitan. Egun Trapagarango auzoa den Zugastieta edo La Arboledako meatze-hirigunea Bizkaiko meatzaldeko meategien ustiaketaren ondoren sortutako herria dugu eta gisa honetako Euskal Herrian dugun herri bakarra. Berez XIX mendeko azken herenean hasi zen honen garapena, Trianoko ustiapenari zuzenki lotua. Hasierako eraikinak etxolatzarrak ziren eta horikin batera etxolak, latorrizko eta egurrezko etxe harietako batzuen ondorengoak gaur egun arte iritsi direlarik. Auzunea sendotzen joan zen, 1887an bi etxetatik bat harriz egina zen. 1911 urtean berriz 3000 pertsona bizi omen ziren bertan, eta herri nabarra zela zioten. Beranduago hainbat ekipamendu sortzen dira bertan, herria ondo osatzen dutenak, horien artean: ospitalea, eskolak, asilo-babesetxea, eliza, ekonomatua, langile katolikoen biltokia, herriko etxea, eta abar. Hirigintzaren aldetik, sare-tankerako eskema jarraitzen du, plaza zentral baten inguruan. Plaza honen inguruan multzoa antolatzen da, eta bertan kokatzen dira herriaren zenbait ekipamendu: plazaren mutur gorenean San Salvadorren eliza; horren aurrez-aurre, musikarako kioskoa; eta sindikatuen etxeak. Kaleak erdiko plaza horri lotzen zaizkio.
|
|
|
Kultura Sailak gaur onartu den dekretuan zehaztutako Zugaztieta -La Arboledako hirigunea Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitutako Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan inskribatuko du eta gaur onartutako Dekretuaren berri Jabego Erregistroari, interesdunei, Trapagango Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Hirigintza eta Ogasun Sailei jakinaraziko zaie. Aldi berean, Kultura Sailak Trapagarango Udalari hirigintzako araudia Legeak dion arabera egokitu eta moldatu dezala eskatuko dio eta egokipen hori gauzatu bitartean, Monumentu izendapenaz eragindako eremuan egin beharreko lanak Bizkaiko Foru Aldundiak onartu beharko ditu.
|
|
|
|
Monumentuaren deskripzioa
|
|
|
Gaur egun Zugaztieta edo La Arboleda izenaz ezagutzen denaren ingurunean, 1870 aldera, 400 pertsona bizi zirela badakigu. Hamarkada hartan, atzerriko konpainiek Trianoko mendien meatze-ustiapenari bultzada handia eman zioten, eta horren ondorioz biztanleria asko hazi zen.
|
|
|
Langile asko behar zirela eta, estatuko hainbat lekuetatik langile kopuru handia etorri zen. Jende-isuriaren ondorioz bi fenomeno gertatu ziren: alde batetik gure herriak handitu ziren, inoiz ez bezala; eta bestetik herri berriak sortu, meategien ondo-ondoan. Azken horren eredu dugu La Arboledako meatze-herria.
|
|
|
Egungo Trapagaran udal-barrutiaren barruan dago, mendiz inguratutako ibar txiki batean. 1877an sortu zen, eta auzune garrantzitsu zen jada. Hasera batean egurrezko etxolatzarrak eraiki ziren, meategien albo-alboan, ostatu premiari erantzuteko. Eraikin horiek behin-behinekoak izateko, bazegoen beste arrazoi bat ere, hots: edozein momentutan, meatze-ustiapenaren gorabeherak horrela aginduta, beharrezkoa izan zitekeen etxolatzarrak botatzea edo lekuz aldatzea.
|
|
|
|
Halaz eta guztiz ere, auzunea sendotzen joan zen. 1887an bi etxetatik bat harriz egina zen. 1911 urtean berriz 3000 pertsona bizi omen ziren bertan, eta herri nabarra zela zioten. Beranduago hainbat ekipamendu sortzen dira bertan, herria ondo osatzen dutenak, horien artean: ospitalea, eskolak, asilo-babesetxea, eliza, ekonomatua, langile katolikoen biltokia, herriaren etxea, eta abar.
|
|
|
Hirigintzaren aldetik, sare-tankerako eskema jarraitzen du, plaza zentral baten inguruan. Plaza honen inguruan multzoa antolatzen da, eta bertan kokatzen dira herriaren zenbait ekipamendu: plazaren mutur gorenean San Salvadorren eliza; horren aurrez-aurre, musikarako kioskoa; eta sindikatuen etxeak, hala nola, Herriaren Etxea. Plaza luze hau lurzoruaren gorenezko maldaren norantzan luzatzen da. Kaleak berriz plazarekiko elkartzutak dira, maldaren sestra-marrak jarraituz.
|
|
|
|
Momentu historiko hartako hiru etxe mota mantentzen dira, meatze-langileen etxeen erakusgarri direnak:
|
|
|
|
a) Egurrezko etxeak. Meatze-etxetzarrenetik gertuen daudenak dira. Halaz ere, eredua eraldadatua izan da; egituran, eraikuntza materialetan eta barne-antolamenduan aldaketak jasan ditu. Jatorrian etxebizitza bakoitza sukaldeak eta gela bakar batek osatzen zuten.
|
|
|
|
b) Pisutan antolatutako etxe askeak, balkoididunak.
|
|
|
|
c) Orconera Iron Ore Konpainiaren irizpideak jarraitzen dituzten etxebizitzak, eraikuntzaren aldetik. Bi familiatarako ilarako-etxeak dira. Hiru edo lau ilarako multzoak sortzen dituzte eta irregularki antolatuak daude.
|
|
|
|
[Itzuli]
|
|
|
|