Mapa Web
2010.eko Irailaren 06a


Bilbotik 21 kilometrotara, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran udalerrietako lurretan kokatua dago Meaztegi Golf.
Kostalde atlantikoko zelai bat da eta eraikitzerakoan ahalik eta begi- zein paisaia-inpakturik txikiena izan dezan bilatu da.
Jarri den landaredia berria, bai zuhaitzak eta bai basobera, kontu handiz aukeratu da, behin finkatu ondoren, bere inguru naturalean nabarmenkeriarik gabe integra dadin.
Zelaiaren ezaugarriak
Meaztegi Golf jabetza publikoko Bizkaiko lehenengo golf-zelaia da.
Severiano Ballesteros-ek diseinatua, Trajectory, S.L.-ren gainbegiradapean golf-zelaiaren ezaugarri apaigarrienak hauexek dira:
· Azalera, 104 hektarea, horietatik 65 joko-guneak direlarik.
· 18 zuloko zelaia - par 72 - 6 kilometro luzera baino gehiagokoa
· 9 zuloko zelaia
· Golf eskola
· Praktiketarako zelaia, 310 m luzerakoa, 60 jaurtiketa-postuduna.
· 9 zuloko zelaia - pitch & putt -
· Pitching green eta Pitching green eta putting green
· Maisuak, begiraleak eta mota guztietako materialen akura
· Bazkideen etxea edo gizarte-eraikina 5.000 m2 dituena, honako instalazioekin:
1. Aladagelak
2. Makilentzako gela
3. Denda
4. Kafetegia
5. Jatetxea 270 mahai-lagunentzat
6. Aparkalekua 150 ibilgailu baino gehiagorentzat
Kontaktua:
meaztegi-golf@meaztegi-golf.com
Web Orria:
www.meaztegi-golf.com
[Itzuli]
El Tiempo en Trapagaran
Aviso Legal   |   Contactar
© 2006 Ayuntamiento de Trapaga - Todos los derechos reservados