Kirolak

 

Kirol instalazioetan gure bezeroen gogobetetasun-mailarik handiena lortzeko eta, era berean, gaur egungo beharrizan sozioekonomikoekin oreka mantenduz ingurumena babestu eta kutsadura prebenitzeko asmoz, erabaki genuen kalitatea eta ingurumena kudeatzeko urratsa ematea, ISO 9.001:2000 eta ISO 14.001:2.004 arauetan oinarrituta.

Langunean kalitate- eta ingurumen-prozedurak sartu dituzten instalazioen artean aintzidari dira Trapagarango udal igerilekuak. Izan ere, 2004 urtean eskudun organismoaren ziurtagiria eskuratu zuen lehen instalazioa izan zen. Arestian eta etengabeko hobekuntzaren ildotik, kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistemak integratu ditugu.

Hauxek dira kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistema integratuaren bidez bilatzen ditugun helburuak:

  • Bezeroen eta interesdun beste alderdi batzuren gogobetetasuna segurtatzea.
  • Langileen gogobetetasuna segurtatzea.
  • Epe labur-ertainerako enpresak ezarri dituen kalitate helburuak lortzea.
  • Baliabideen agortzea prebenitzea eta hondakinak modu egokian tratatzea: Kirol instalazioetan energia-kontsumoa murriztea eta ur-kontsumoa optimizatzea eta ingurumenaren kutsadura gutxitzea sortzen diren hondakinak modu egokian tratatuz.
  • Arriskuak gutxitzea:
    Agintari eta bezeroekiko harremanak sortzea eta sendotzea
    Baliabideen ingurumen-kontzientzia sustatzea
    Laneko segurtasuna areagotzea.