KIUB

KIUB (KONTSUMITZAILEEN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA) da Udalak Trapagarango herritarrei doan eskaintzen dieten zerbitzu bat , Toki Erakunde horrek eta Kontsumobidek- Kontsumoko Euskal Erakundeak- kofinantziatzen dutena.

ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK:

  • Kontsumo alorreko informazioa eta aholkularitza.
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa, ondasun bat erosi ostean edo zerbitzu bat erabili eta gero jartzen diren kexa eta erreklamazioak izapidetzean.
  • Arbitrajearen bidez gatazkak ebazteari buruzko informazioa.
  • Auzibidea: 2.000 eurotik beherako erreklamazioak egitea, KIUBeko sail juridikoak balorazioa egin eta gero.
  • Kontsumo alorreko hezkuntza eta prestakuntzarako jarduerak.

NOLA EGIN DAITEKE KONTSULTA BAT, KEXA BAT EDO ERREKLAMAZIO BAT.

  • Kontsultak aurrez aurre, telefonoz, posta elektronikoz edo gutunez egin daitezke.
  • Kexa edota erreklamazio bat jarri nahi bada KIUBera joan daiteke edo posta elektronikoz egin daiteke, honi eransten zaion inprimaki eredua (PDF 686KB) erabiliz.

HELBIDEA: MAIATZAREN LEHENA ETORB. 7 TRAPAGARAN

JENDEARI ARRETA EMATEKO ORDUTEGIA:

  • ASTELEHENETAN: 9:00etatik 14:00etara.
  • OSTEGUNETAN: 17:00etatik 20:00etara.
  • OSTIRALETAN: 12:00etatik 14:00etara (11:00etatik 14:00etara, ere bai, HILEKO AZKEN OSTIRALEAN)

Arreta hobea emateko eta gaur egungo osasun egoeratik eratorritako antolakuntza arrazoiengatik, telefonoz edo e-mailez, aldez aurreko hitzordua eskatzea gomendatzen da.

TELEFONOA: 94.467.76.79

POSTA ELEKTRONIKOA: omic.trapagaran@bizkaia.org

KIUB kartela (PDF 145KB)

KIUB diptikoa (PDF 145KB)

ESTEKA BALIAGARRIAK