Ingurumena

 

Proposamenak eta konpromisoak:

Sarrera

Maiatzaren 8an, Olaso Jauregian, 2018-2019 ikasturteko Trapagarango Eskolako Foroa (Eskolartekoa) egin zen.

Topaketa honen helburu nagusia, Udal Foroan aurkeztu beharreko konpromiso eta proposamenak lantzea izan zen baina horretaz gain, Eskolako Agendako parte-hartzaileek elkar ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko aukera izan zuten. Beraz, lehenik eta behin identifikazio txartelak ipini, ikastetxeka nahastu eta ikasle bakoitzak bere burua aurkeztu zuen.

Ondoren, talde dinamika baten bitartez, ikasleek zarataren inguruan udalari zuzendutako eskaerak egin zituzten. Proposamenak ez ezik, haiek ere zenbait konpromiso hartu zituzten.

Bertan adierazten diren udalerriko ikastetxeetatik 22 ikaslek hartu zuten parte:

  • Burdinibarra BHI-8 ikasle
  • Franciscanas de Montpellier HLBHIP-8 ikasle
  • Itxaropena Ikastola-6 ikasle

Hauek dira Eskolako Agenda 21 programaren saio honetan ikasleek adostutako konpromiso eta proposamenak:

Trapagarango ikastetxeetako ikasleek zarataren inguruan hartzen dituzten konpromisoak

Gure udalerria eta ikastetxeak aztertu ondoren, Trapagarango ikasleek Ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako:

  1. Pasilloetan eta mugitzen garenean ez dugu oihukatuko.
  2. Pasilloetan, jantokietan...kartelak jarriko ditugu, isiltasuna eskatzeko edota zarata murrizteko.
  3. Klaseetan, pasabideetan eta jantokian sortutako zarata maila murrizten saiatuko gara.
  4. Ikasleok zarata kontrolatzaileekin jarraituko dugu, horretarako, isiltasuna eskatzeko keinuak egingo ditugu.
  5. Faltatzen diren geletan zarata murrizteko mahaietan eta aulkietan tenis pilotak jarriko ditugu eta guk parte hartuko dugu ekintza honetan.
  6. Plazan gaudenean eramaten dugun musikaren soinu maila kontrolatuko dugu eta beharrezkoa bada jaitsiko dugu.

Trapagarango ikastetxeetako ikasleek Udalari egiten dizkioten proposamenak zarata maila murrizteko

Baina gure ikastetxe eta udalerriaren kalitatea hobetzeko, gure konpromisoak betetzeaz gain, Udalaren laguntza behar dugu, beraz hurrengo hauek eskatzen dizkiogu:

  1. Herriaren erdialdean badenak eta abiadura murrizteko seinaleak jartzea zarata murrizteko.
  2. Udaltzaintzak portaera zaratatsua duenari abisuak ematea.
  3. Eskolako jantokian isolamendu proiektu bat aurrera eramateko ikastetxeei diru laguntzak eskaintzea.
  4. Naturako soinuak (txorien soinuak) sortzeko, txorientzako etxeak eraikitzea.
  5. Udalerrian zarata islatzeko zuhaitzak landatzea.