Ingurumena

 

Valle de Trapaga – Trapagarango Udalak ingurumena eta baliabide naturalak babesteko eta garapen jasangarriaren aldeko apostua egin du eta horien aldeko benetako konpromisoa hartu du.

Helburu horiek lortzeko Tokiko Agenda 21 izeneko lan-metologia jarraituko da gure herrian.

Tokiko Agenda 21 prozesu dinamikoa, etengabea eta parte hartzekoa da. Haren baitan, eztabaida eta hausnarketaren bidez, hiritarrek bere inguruan dauden ingurumen eta gizarte-arazoak bereizten ikasten dute. Bere azken helburua bizi-kalitatea hobetzeko behar diren neurriak eta proiektuak proposatzea da, ingurumenari kalterik egin gabe eta gaitzik ekarri gabe beste herrialde batzuei, urrun badaude ere.

Iraunkortasun diagnostikoa (PDF 2,86MB)

Tokiko Agenda 21en bigarren Jarduera Plana (PDF 157KB)

Zer da eta faseak

Herritarren parte-hartzea. Diseinu Fasea

  • Kontzientziazioa
  • Abian jartzea
  • Diagnostikoa
  • Ekintza plana

Herritarren parte-hartzea. Ezarketa fasea (etengabea).

  • Ekintza planaren betearazpena eta jarraipena
  • Mugikortasun Iraunkorreko Udal Plana
  • Biodibertsitatea babestea.
  • Udalerriko enplegu-aukera berriak aztertzea.

Lan egiteko modu hau mundu guztian zehar garatu da eta planetako herri eta hiri bakoitzean aplikatzeko diseinatu da. Honako hiru printzipio hauetan oinarritzen da:

  • Biziraupena eta inguruarekiko errespetua.
  • Zuzentasun eta justizia sozialaren beharra.
  • Ekonomiaren oreka.

Hiru printzipio horien batuketari honelaxe deitzen zaio: Garapen jasangarria.

Jasangarritasun plan honen praktikaren oinarria Udalaren eta Herritarren arteko lankidetza da, bere helburu nagusia Ingurumena zaintzea delarik, etorkizuneko belaunaldiak udalerri Jasangarriagoaz goza dezaten bere jarduerak burutzean. Bizi-kalitatea, ingurumena kaltetu gabe lortu behar da.

Eta horretarako ezin bestekoa da:

  • Gaur egungo egoeraren diagnostikoa egitea.
  • Ekintza-plan bat diseinatzea eta helburuak finkatzea.
  • Ekintza jakin batzuk abian jartzea.
  • Ekintzen jarraipena eta ebaluazioa.

Zer da Udaltalde 21 – Enkarterri-Ezkerraldea?

Eskualde bereko zenbait udalerrik osatutako lan-talde bat da, udalerri bakoitzean Tokiko Agenda 21 ezartzea helburu duena, talde-lanaren onurak eta eskualde-ikuspegia aprobetxatuz.

Zeintzuk dira Udaltalde 21 Enkarterri – Ezkerraldea osatzen duten Udalak?

Hauxek: Abanto - Zierbena, Barakaldo, Galdames, Ortuella, Portugalete, Sestao, Karrantza, Valle de Trapaga-Trapagaran eta Zalla.

Zernolako onurak ekarriko dizkio Udaltalde 21- Enkarterri-Ezkerraldearen Ezarpenak gure Udalherriari?

  • Bizitza kalitatea hobetzea.
  • Parte hartzea sendotzea.
  • Eraginkotasun handiagoa ematen dio udal kudeaketari.
  • Adostutako udal jarduketak bultzatzen ditu.
  • Epe luzera eta zeharkako moduan planifikatzen da udalherria.
  • Baliabide ekonomiko supramunizipalak eskuratzea ekintzak burutzeko.
  • Herritarrek udalherriarekiko duten gogobetetasun maila asko igotzen da.

Zergatik sortu da Udaltalde 21- Enkarterri-Ezkerraldea?

Garapen jasangarriaren EAEko ingurumen estrategian (2002-2020), euskal gizarteak lortu behar dituen ingurumen-helburuak finkatzen dira, egungo belaunaldien bizi-kalitatearen maila egokia lor dadin bermatzeko, betiere etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe. Hori dela eta hartu ditugun konpromisoak honela laburbiltzen dira: “2006 urterako 5000 biztanle baino gehiago dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalherri guztiek Tokiko Agenda 21eko beren programa diseinatuta izatea, banaka edo eskualdeka”.