Gizartean eta Hezkuntzan Esku Hartzeko Taldea (E.I.S.E)

Gizarte Ongizate eta Berdintasunerako Sailak abian jarri du Gizartean eta Hezkuntzan Esku-Hartzeko Taldea (E.I.S.E)  udalerriko adin txikikoei, nerabeei eta familiei babesa, aholkularitza eta arreta emateko.

Gizartean eta Hezkuntzan Esku Hartzeko Taldea (E.I.S.E) Trapagarango Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara atxikitako zerbitzu bat da, Gizarte Zerbitzuen 12/2008 legeak adierazten duen bezala.

Zerbitzu berria (E.I.S.E) jasoko duten herritarrek 0tik 18 urtera arteko adin txikikoak dira eta adin txikiko bat gutxienez euren kargu daukaten familiak.

Talde hau Gizarte Hezkuntzako bi teknikarik osatzen dute eta goizez zein arratsaldez egiten dute lan.

Zerbitzu honen eginkizunik behinenak honakoak dira:

  • Umeak eta nerabeak artatzeko eta babesteko beharrizanak antzematea, baloratzea eta diagnostikatzea.
  • Maila pertsonalean, harremanetakoan, afektiboan, hezkuntzakoan, familiakoan, etabar inarrizko gabeziak dituzten ume eta gazteei eta euren familiei babesa eta orientabidea ematea adin txikikoaren eta bere guraso edo tutoreen gizarte-hezkuntzan esku hartuz.
  • Familia sustatzea babes-, orientazio- eta aholkularitza-neurrien bidez arian arian lor ditzan heldutasuna, integrazio maila handiagoa eta bizi-kalitate hobea. 
  • Norbere eta ingurumenaren baliabideak bultzatzea eremu desberdinetan sortzen diren arazoak konpontzeko.
  • Udaleko eta udalaz gaindiko baliabideak eskuratzea erraztea.

Kontaktua

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea: Zuberoa kalea 10, behea

Telefonoa: 94 486 22 50

Bendintasunerako II. plana