Alkatearen agurra

Alkatea

Trapagaranetik, ongi etorririk beroena www.trapagaran.net atarira. Udal webgune honen xedea herriari buruzko informazio guztia jakinaraztea da, bai herritarrei, bai bisitariei.

Erabiltzaileek zuzenean ezagutuko dituzte Udaletxearen funtzionamendua , udalerriko azken berriak eta herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak, udalerriko historia, jaiak eta ondarea. Horrez gain, webgune berri hau aurrerapauso teknologiko handia da, hemendik aurrera Trapagarango biztanleek tramiteak telematikoki egiteko aukera izango baitute.

Baliabide hau, denoi eskaintzen dizuegu, alkatea naizen aldetik gehien estimatzen dudan jarraibidea betetzeko: herritarren ondoan beti egoteko eta udal antolakuntza harkor, adeitsu eta eraginkor bihurtzeko.

Udaletxeko guztien izenean ongietorri Trapagarango Udaletxera.

Xabier Cuellar Cuadra
Trapagarango Alkatea

Kontaktua

Helbidea: Lauaxeta Enparantza, 1
48510 Valle de Trapaga-Trapagaran
Telefonoa: 94 492 04 11
Faxa: 94 492 32 59
E-posta: ayuntamiento.trapagaran@bizkaia.org