Kontratatzaile profila

 

Gaurko egunez Alkate jaunak, Idazkaria naizen honen aurrean, honako dekretua eman du:

224/19 DEKRETUA.-  Ikusirik gai honetarako ireki den espedientea, eta kontuan harturik Udal Idazkariaren 2019ko ekainaren 20ko txostena, ebazpen honetarako oso-osorik hartu eta eranskin gisa sartu dena, motibaziotzat baliatuz 39/2015 Legearen 88.6 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau


EBATZI DUT

LEHENENGOA: Kontratazio-mahaiko kideak izendatzea, Alkatetza honi laguntzeko, berez, edo Tokiko Gobernu Batzarrak egindako eskuordetze baten bidez, kontratazio-organo gisa diharduenean, honako kide hauekin eratuko delarik Alkatearen edo, eskuordetzez, Tokiko Gobernu Batzarraren eskumen diren kontratazio espedienteetarako:

 

  • Mahaiburua (1): Alkatetzako titularrak edo hark esku emandako zinegotzi baten eginkizuna izango da.
  •  2 Mahaikide:
    • Funtsen kontu-hartzailea
    • Udalbatzaren Idazkaria 
  • Idazkaria (1), Udalbatzako langile funtzionario batek beteko du eginkizun hau.

 

BIGARRENA: Erabaki hau Kontratatzailearen profilean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

HIRUGARRENA.- Dekretu honen berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Valle de Trápaga-Trapagaranen, bi mila eta bederatziko ekainaren hogeian.

ALKATEA
Xabier Cuéllar Cuadra