Kontratatzaile profila

 

Udalbatzak, bi mila eta hemeretziko uztailaren hogeita lauan egindako osoko bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

        
    LEHENENGOA.- Osoko bilkura kontratazio-organo gisa diharduenean laguntzen dion  Kontratazio Mahai Iraunkorra eratzea, kide hauek izango dituelari:


  • Mahaiburua:
    • Alkate-Presidentea edo hark esku emandako EAJ-PNV udal taldeko zinegotzi bat.

     

  • Mahaikideak:
    • 3 mahaikide hautetsi:
      • PSE-EE PSOE TRAPAGARAN udal taldeko zinegotzi bat.
      • EH BILDU TRAPAGARAN udal taldeko zinegotzi bat.
      • ELKARREKIN TRAPAGARAN-PODEMOS/EZKER ANITZA-IU/EQUO BERDEAK udal taldeko zinegotzi bat.
    • 8 mahaikide tekniko edo ez hautetsia:
      • Funtsen kontu-hartzailea
      • Udal Idazkaria
      • Diruzaina
      • Idazkaritzako teknikaria
      • 4 teknikari: Lehentasuna izango dute kontratua egingo duen saileko karrerako funtzionario edo lan-kontratudun langileek. Bitarteko funtzionarioak ere mahaikideak izan daitezke, baldin eta ez badago behar bezala gaitutako karrerako funtzionariorik eta hala egiaztatzen denean espedientean. Kontratua eragin duen sailean ez balego teknikari nahikorik mahaia eratzeko, sail bereko edo udaleko beste sail batzuetako funtzionario edo lan-kontratudun langile gaituak izendatuko dira.

     

  • Mahaiko idazkaria:
    Udal funtzionario bat.

Kontratazio-Mahai honen eginkizunak izango dira Udalbatzaren eskumen izan eta Udalak egin dituen kontratu administratibo zein pribatuak prestatzea, esleitzea eta betearaztea, azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuen 8/2018 Legean eta gainerako arautegi aplikagarrian edota haren ordezkoan xedatzen dena betez.


Dena  den, kide anitzeko organo gisa funtzionatzeko Sektore Publikoko Arautegi Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15 artikuluan eta ondorengoetan xedatutakora doituko da.


        BIGARRENA.- Erabaki honen berri ematea Udal Zerbitzu guztiei eta Mahaiko kide guztiei (titular zein ordezkoei) eta, halaber, Kontratatzailearen profilean eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.


Valle de Trápaga-Trapagaranen, 2019ko abuztuaren 7an.

JARDUNEKO ALKATEA.

Javier Pérez de Palomar Alonso