Turismo aktiboa

 
Meaztegi GolfArboleda eta Ortuella artean kokatua, jabetza publikoko Bizkaiko lehenengo golf zelaia aurkitzen dugu. Severiano Ballesterosek diseinaturiko zelai moderno honek 18 zulo ditu eta 100 hektareatik gorako azalera. Ezaugarri horiek parajearen xarmarekin batuz gero, golfean aritzea sekulako bizipen bihurtzen da.