Turismo aktiboa

 

Zer da?

Peñas Negras Zentroa Eusko Jaurlaritzak kudeatutako ingurumenari buruzko heziketa, informazio eta naturaren aldeko sentiberatasuna sortzeko ekipamendua da.

Non dago?

Peñas Negras Bizkaiko Meatzaldean (Ortuellan) kokatzen da . La Arboleda (Valle de Trápaga-Trapagaran) meatze auzotik 3 kmra, hain zuzen ere. Auzo honetan, Zentroraino ailegatzeko seinaleak daude.

Baliabideak

Erakusketa iraunkorra, aldi baterako erakusketak, ikus-entzunezkoa, material didaktikoak, argitalpenak, seinaleztatutako ibilbideak, informazio bulegoa, langile espezializatuak.

Publikoarentzako programa

Peñas Negras Zentroa urte osoan zehar zabalik dago. Gainera, jarduera ezberdinak antolatzen dira. Horien helburua, Bizkaiko Meatzaldea ezagutzera emateaz gain, jendeak ingurune naturalak zaintzeak duen garrantziaz kontzientzia hartzea da.

Eskolentzako programa

Bizkaiko Meatzaldeak gordetzen dituen baliabide didaktiko ugariei esker, ikasleei zuzendutako programa ezberdinak egin daitezke.

Programa hauek Lehen Hezkuntzako Hirugarren Ziklo, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta daude. Izena aurretik emanez gero, bisitaldi gidatuak egiten dira ikasturtean zehar (urritik ekainera arte). Ekintza nagusia La Arboledako antzinako meatze-ustiapenean zehar ibilbide didaktikoa da.

Ordutegia

10.00etatik 14.00etara
16.00etatik 18.00etara

Harremanetan jartzeko

Telefonoa: 946338097
Posta elektronikoa: p-negras@euskadi.eus

Informazio gehiagorako: www.euskadi.eus/pnegras