Turismoa

Trapagaran

Bilbo Handiko Meatzaldean kokatuta egonik, Trapagaranek bere iragana ezagutzera gonbidatzen zaitu, historiak paisaia paragabea utzi baitio jarauntsian Bizkaiko paraje honi. Bisitariaren arima naturaz blaitzen da inondik ere inguru erakargarri honetan. 2003ko azaroaren 4an Monumentu Multzo izendaturiko Arboledako herri meatzarian iraganeko aztarnak antzemateaz gain, gure arbasoen legatuaz goza dezakegu.

Ikuspegien edertasuna mirestea, gastronomia ona datastzea, auzo eta monumentuetatik ibilaldiak egitea eta meatzaritzaren historiara hurbiltzea dira Trapagaranek eskaintzen dizkizun aukeretako batzuk.

Gure historia meatzaritzarekin

Trapagaran udalerria Bizkaiko Meatzaldean kokatuta dago, Bilbo Handiaren barruan.

Herriaren garapena meatzaritzaren menpe egin zen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, eta hori izan da, hain zuzen ere, Trapagaranen garapen ekonomikoa eta soziala markatu duen inguruabarra. Inguru honetako biztanleek aspalditik nahastu ohi dituzte baserriko jarduerak meategietako lanarekin. Meatzaritzaren ekarpen ekonomikoa oso garrantzitsua izan zen Bizkaiarentzat, ateratzen zen burdin-mearik gehiena Europara esportatzen zelako.

Trenbidea

I. Mundu Gerrarekin (1914-1919) meategietako erauzte-lanek beherakada ezagutu zuten, baina atzerapen hori industrializazio prozesu gogor bati esker ahuldu zen, eta pixkanaka-pixkanada industriak lekua kenduko zion meatzaritzari betiko. Horren ondorioz hainbat enpresa finkatuko ziren udalerrian eta biztanleriaren hazkuntza ekarriko zuen. Bilakaera honen eskutik bi gune bereiziko ziren geografikoki Trapagaranen:

  • Beheko Aldea: hirugunea eta Ugarte, Elguero, Zaballa, San Gabriel eta Galindo auzoek hartzen dutena.
  • Goiko Aldea: Larreineta, La Arboleda eta Barrionuevo auzoak osatzen dute eta Bizkaiko meategi-paisaiarik ikusgarriena eskaintzen du.

Esteka interesgarriak

  • Turismoa Bizkaian
  • Euskadi Turismoa
  • Nekatur
  • Meaztegi Golf
  • Burdin Zaldizko Zentrua
  • Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
  • Rialia Industria Museoa
  • Bizkaiko Zubia