Goza ezazu bere izadiaz

Aintzira

Trapagaran aparteko lekua da naturaz gozatzeko. Inguruan dauden hainbat bidezidorretatik ibiliz, aukera izango dugu paseoaz gozatzeko eta gure jatorriak zuzenean ezagutzeko. Horren adibide dira gure hiru aintzirak: Ustión, Blondis eta Parkotxa, Bizkaiko gune zoragarrienetakoa eratzen dutenak. Garai bateko meategiak lurrazpiko urez bete zirenean sortuak dira aintzirok eta ugariak diran haien uretan bizi diren hegaztiak, besteak beste ahateak eta antzarak eta arrain espezieak ere bai.  Plan ona izan daiteke etxekoekin eguna pasatzea inguru natural honetan dauden atsedenlekuetan.

Gune natural hau euskarritzat hartuta "Meatzalde Goikoa Parkea" hezur-mamitu  da, zenbait artistak eman eta  aire zabalean jarritako 18 eskulturez osatua.

Ikuspegi zoragarriek zure arima jaberik gabe sentitzera eramango dute.  Larrainetatik ikus ditzakegu ezkerretik eskuinera Serantes mendia, Santurtzi gainean, eta Punta Galeako (Getxo) itsas labarrak, Nerbioi ibaiaren bokaleak bi aldeak banantzen dituelarik.

Mendia

Bisitariaren begi-niniak hunkituta uzteko beste leku bat da Mendibil mendiaren tontorra (562 m), handik oso argi  ikus ditzakegulako Bizkaiaren orografia maldatsua osatzen duten mendiak: Pagasarri, Galdames, Ganekogorta eta Anboto bera ere bai.