Gure ingurua

Trapagaran geografikoki bi aldetan banatuta dago. Goiko aldean Arboleda, Larreineta eta Barrionuevo auzoak daude eta Behekoan, hirigunea dago eta gainerako auzoak: Ugarte, Elguero, Zaballa, San Gabriel eta Galindo.

1926 urtean eraikitako funikularrak bi aldeak komunikatzen ditu. Funikularrean igotzean ikuspegi zoragarria agertzen da gure aurrean: Nerbioi ibaiaren bokalea eta Bizkaiko kostaldeko labarrak.

Goiko Aldean benetako altxorrak dauzkagu gure zain. Arboledako meatzari herriaren hirugune historikoa, Monumentu Multzo izendatua 2003an, eta aintzira bihurtu diren aintzinako meategiak dira derrigorrez ikusi behar diren lekuetako batzuk. Bazter paregabea lasaitzeko eta oraindik benetakoa den lurraren esentziak dastatzeko.