Leku interesgarriak

 

Eusko Jaurlaritzak 2003ko azaroaren 4an monumentu multzo izendatu zuen Trapagarango auzo den Arboledako meatze-auzunearen hirugune historikoa, Kultur Ondare Kalifikatu mailarekin. Auzo hori, XiX. mendearen amaieran sortua, meategien ustiapenari lotuta garatu zen.

Meatze-Auzunearen Hirugunea

Hasierako eraikinak latorrizko eta oholezko barrakoiak ziren. Zurezko etxe haietako batzuen ondorengoak gaur egun arte iritsi dira eta auzo horien sorrera erabat azkarraren isla argia dira. Pixkanaka-pixkanaka hainbat ekipamendu ezarriko dira, auzoari zerbitzu guztiak emateko: ospitalea, eskolak, asilo-babesetxea, eliza, eta abar.