Leku interesgarriak

 

Aiestaran baserria XIX. mendearen hasieran eraiki zen, Enkarterriko baserriak eredutzat hartuta, baina hiriko arkitekturaren zenbait detaile ere badauka, hala nola, hareharrizko zutabeak, moldurak eta erremateak.

Aiestaran Baserria

Ikusirik Trapagarango Aiestaran baserriak duen interes kulturala, Eusko Jaurlaritzak Euskal Ondare Kulturalaren Inbentario Orokorrean sartu du. Monumentu kategoriarekin, 2009ko urtarrilaren 13an.

Gaur egun gune erabat kaletarrean sartuta dago eta eraiki zen garaiko balio kulturalen testigantza ematen du.