Jaiak

Trapagaranen badago zer egiterik begiratzeaz eta miresteaz gain. Euskadiko herri guztietakoak bezala, jaiak herrikoiak eta tradizio handikoak dira. Jairik gehienak zenbait egun diraute, herri-jaialdi desberdinekin: kalejirak, fanfarriak, umeen jokoak, kirol lehiaketak, kultur ekintzak, herri kirolak, bertako talde folkloriko eta musikalak, erromeriak, dantzaldiak, su artifizialak, … Tradizio handikoa izateagatik, uztailaren 22an Madalen kobara egiten den igoera eta erromeria aipa dezakegu.

Jaiak

Jaien egutegia:

Trapagaran:
Jainkoaren Itxuraldaketa, abuztuaren 6a.
San Erramun Jaiogabea, abuztuaren 31.

La Arboleda:
Madalen eguna, uztailaren 22a.

Ugarte:
San Juan, ekainaren 24a.

Elguero:
Begoñako Andra Mari, abuztuaren 15a.

Zaballa:
San Jose Langilea, maiatzaren 1a.

San Gabriel:
Corpus Cristi, ekainean.

Larreineta:
Andre Mariaren Jaiotza, irailaren 8a.

Gainerako jarduerak

  • Arboledako Nekazal-Abeltzain Azoka: azaroaren hasieran egiten da Arboleda auzoan.
  • Santa Zeziliaren omenezko kultur-astea: Santa Zezilia egunaren inguruan ospatzen da (azaroaren 22a). Herriko musika-elkarte eta talde guztiak hartzen dute parte eta Udaleko Musika-eskolak eta Udal Txistulari Bandak ere bai. Aste horretan beste herri batzuetako taldeen emanaldiak ere izaten dira.
  • Gabonetan
    Umeen Gabonetako Parkea: Gabonetako oporraldian egiten da Escontrilla Herri Ikastetxeko patioan eta gimnasioan.
    Olentzero: Abenduaren 24an, arratsaldez, Olentzero Trapagarango kale eta auzoetan zehar ibiltzen da.
    Errege kabalgata: Urtarrilaren 5ean, Errege Magoak datoz gure herrira.
  • Erakusketak: urte osoan zehar Olaso Jauregian tankera desberdinetako erakusketak daude.
  • Inauteriak: Eskualdeko ezagunenak dira. Lehiaketak, mozorro-desfileak, dantzaldiak eta hainbat jarduera izaten dira...