Gastronomia

Indabak

Sukaldaritza ona maite dutenentzat zenbait jaki aparta gomendatuko dizkizuegu. Arboledako indaba ospetsuetatik hasiko gara. Auzo honetan kokaturiko jatetxe ugarietan dasta dezakegu plater hori. Arboledako jatetxeetako sutondoen ospea euskal geografia osotik zabaldu da, bere kalitate onaren seinale.

Gaztak

Beste alde batetik, gure gaztak eta egur-labean egindako ogia aipa ditzakegu, artisautzaren esentziaren eredu, aintzinako teknikez egiten direnez gero.

Non jan

Pintxoak

Antzeko kontua gertatzen da gastronomiarekin ere. Euskal sukaldaritzaren  aberastasunak sekulako aho-gozamena emango dizue. Dena den Trapagaranen badago ohiko platerez gain, jateko beste modu bat: pintxoak jatea. Pintxoak gero eta landuagoak eta sofistikatuagoak dira eta, izan ere, Bizkaiko Pintxoen lehiaketako lehen saria eta euskal pastel onenaren saria Trapagaranen jaso dira.