Agenda

 

Kalejira. Musikalean 2018

Santa Cecilia eguna dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak deialdia egin die bazkideak diren eskola guztiei kalera irtetera.

Trapagarango Musika Eskola ospakizun honetara batu da eta azaroaren 21ean 17:30ean eskolako ikasleek herriko kaleetatik zehar abestuko dute.

Santa Cecilia eguneko kontzertua

Egun berean, 19:30ean, Olaso Jauregiko Auditorioan (eraikineko 2. solairuan) Santa Cecilia Musikaren patroiaren omenezko kontzertua eskainiko dugu. Ikuskizun honetan, iazko ikasturtean mailaz igo ziren ikasleei diploma banatuko diegu ere bai.

Gonbidatuta zaudete guztiok.