Agenda

 

Ondoren, informazio orokorra zehaztuko dizuegu uztailaren 4an, larunbatean, parte hartuko duzuen Trapagarango Pump Track Battles-ei begira.

Sailkapen txanden goizeko ordutegiak

Kokagunea: Trapagarango BMX udal zirkuitua

Posta helbidea: San Gabriel auzoa, z.g. | 48510 Trapagaran | Bizkaia

Google Maps: https://goo.gl/maps/a5VFAEigaGhyEoX48

  • Umeak A taldea. 7 - 10 urte: 10:00
  • Umeak B taldea. 11 - 13 urte: 11:00
  • Sub 16. 14 - 16 urte: 11:00 (B taldeko umeekin batera)
  • Elitea. 17 - 29 urte: 12:00
  • Masterra. 30tik gorakoak: 13:00

Mailakako programazioa, ordu tarte bakoitzeko 60 minutuen barruan:

  • Parte hartzaileak sartzea dortsalak eta poltsa hartzera
  • Entrenamendu libreak: 30 min.
  • 1. Txanda kronometratua
  • 2. Txanda kronometratua
  • BMX zirkuitutik irtetzea hurrengo taldea sartu ahal izateko

Arratsaldeko txanda: Pump Tracks-en kanporaketak eta finalak

Kokagunea: Trapagarango Udal Belodromoa

Helbide postala: Funikular kalea, 6 | 48510 Trapagaran |Bizkaia

Google Maps: https://goo.gl/maps/xYjt1JqEV4dTm86Y6

Maila guztien goizeko txanda kronometratuak amaitu eta gero, antolatzaileek partehartzaile bakoitzaren denboratik onena hartuko du arratsaldeko enfrentamendukoadroak eratzeko.

BMX-ko sailkapenen ostean “1 vs.1” kanporaketak egingo dira Trapagarango belodromoko Pump Tracks modularretan. Txapelketaren bigarren fase honetan txirrindulari guztiak sartu ahal izango dira belodromora 17:30etatik aurrera, batailen aurreko entrenamendu libreak egite aldera. Lehia behin hasiz gero, aurkariek gehienez hiru aukera izango dituzte lehiakideari irabazteko bi lasterketen onenera. Kanporaketak egin ahala, finaletara joko da, 2020ko Trapagarango Pump Track Battles-en 1. edizioko irabazleak ezagutzeko.

Zerbitzuak

Parte-hartzaileek sarrera esklusiboa izango dute txirrindularientzako boxera sartzeko hidratatzera eta energiak berreskuratzera.

Antolatzaileek aparkaleku gune bat gordeko dute BMXren aparkalekuan, partehartzaileek baino ez erabiltzeko. Gehienez 30 leku egongo dira, hortaz, eskatzen dizuegu maila bakoitzeko txandak amaitzen direnean lekua libre uzteko gainerako partehartzaileek erabil dezaten.

DJ batek girotuko du belodromoko arratsaldeko jarduna eta BBQ Zone bat egongo da txirrindularientzat.

COVID-19 segurtasun neurriak

  • Antolatzaileek sarreran emango duten gel hidroalkoholikoa erabiltzea.
  • Gutxienez 1,5 metroko segurtasun tartea gordetzea
  • Maskara derrigorrez erabiltzea 1,5 metroko distantzia gorde ezin den guneetan.
  • • Publikoa antolatzaileek markaturiko guneetan egon beharko da: BMXen banderatxo horiekin adierazita egongo da. Banderatxo bakoitzeko pertsona bat baino ez. Belodromoan, antolatzaileek adieraziko dute nola jarri behar diren ikusleak.
  • Antolatzaileen esanak errespetatu beharko dira. Bestela, gunetik kanporatu ahal izango dida jendea, Covid-19aren segurtasun protokoloa ez betetzeagatik.

Antolatzaileek ohar hauek betetzeko eskatzen diegu bertaratuko diren guztiei. Lan eskerga dago ekitaldi honen atzean. Covis-19aren pandemiaren ondorioz egoera zail batean gaude. Kirolaz gozatzen jarraitu nahi badugu eta haren inguruan sortzen den giroaz, pixka bat jarri behar dugu gure aldetik Trapagaranen, uztailaren 4an, larunbatean, biziko ditugun uneak bezalakoak partekatzen jarraitzeko.

Zuen zain eta ezagutzeko gogoz gaude!!

Kartela (PDF 222KB)

Udalak eta +KE FLOW ESKOLAK BMX zirkuitua zabalduko dute aurreko entrenamenduetarako