Agenda

 

Uztailaren 19 (Ostirala)

18:30 Pregoia, txupinazoa eta kalejira Txistularien Udal Bandarekin.

19:15 Lore eskaintza eta Meatzalgo Koruaren kontzertua elizan. Ondoren, lunch bat eskainiko zaio koruari.

20:15 Parrilada plazan. HAUSPOSTU BIZITZA taldeko trikitilariekin.

23:00 Dantzaldia Arizgoitirekin.

Uztailaren 20a (Larunbata)

11:30 Kalejira Txistularien Udal Bandarekin.

12:00 Tiragoma lehiaketa aparkalekuan.

12:00 Paella lehiaketa aparkalekuan. Izen-ematea: 12:00etatik 12:30era.

Paellen aurkezpena: 14:00etatik 14:15era. Sari-banaketa: 15:00etan.
Sariak:
1º - 80 € + Urdaiazpikoa
2º - 60 € + Txerri-besoa
3º - 40 € + Txerri-besoa
zen-ematea: 3 €.

16:30 Mus azkarreko txapelketa, La Tienda eta Karmen Barria tabernetan.

18:30 Erretiratuentzako luncha, Zugaztietako Erretiratuen Etxean, eta dantzaldia, Jamaica bikotearekin.

19:00 BOXEO BEILALDIA frontoian, herriko bi boxeolarirekin. Sarreren aldez aurreko salmenta, herriko tabernetan. Antolatzailea: MT BOXING.

23:00 Dantzaldia Akerbeltz taldearekin

Uztailaren 21a (Igandea)

11:30 Kalejira Txistularien Udal Bandarekin.

11:00 -14:00 Umeentzako parkea (Puzgarriak), aparkalekuan.

12:00 Herri Kirolak plazan: harrijasotzaileak, aizkolariak eta ingudejasotzaileak. Inaxio Perurena eta Karmele (Zelairen alaba) egongo dira.

13:30 Igel-toka txapelketa plazan. Izen-ematea: 2 €.

16:30 - 18:30 Umeentzako parkea (Puzgarriak) aparkalekuan.

18:00 Futbol partidak Las Karmenes Barrian. Talde partehartzaileak ADIZMI elkartekoak dira (Adimen-desgaitasuna dutenen sendiartekoen Meatzaldeko Elkartea).

Ondoren, lucha eskainiko zaie.

18:30 Pilota txapelketa.

20:00 HAVANA 537 CUBA talde kubatarraren emanaldia. Saltsa, bolero eta abarrekin alaituko gaituzte.

Uztailaren 22a (Astelehena) Madalen eguna

09:30 Kalejira Txistularien Udal Bandarekin.

10:00 Txupinazoa eta erromesen igoera haitzulora.

12:00 Madalenaren ohorezko meza, haitzuloan eta Zugaztietako elizan.

13:00 Animazioa haitzuloan El Despiste fanfarriarekin.

13:00 Bilbainadak plazan, LOS TXIKISen eskutik.

17:30 Erromesen jaitsiera El Despite fanfarriarekin.

19:45 HAUSPOSTU BIZITZAko trikitilariekin jarraituko dugu jaia.

23:00 Jai-amaiera PACO DJ-k girotuta eta azken traka.