Agenda

 

Henri Matisse XX mendearen lehen erdiko margogintzan nabarmendu zen margolari handienetako bat da. 1869 urtean jaioa, ez zuen margogintzan jarduteko hautua egin 1891 urtera arte, eta ondoren, prestakuntza geldoa izan zuen. Inpresionismoarekin hasi zen, baina Cezánnen eragina bereganatuta, natura hila eta paisaiak margotu zituen, egitura oso definitukoak eta kolore-plano handikoak, fauvismoa iragartzen hasten zirenak.

Maiatzaren 27tik ekainaren 21era Olaso Jauregian.