Agenda

 

0,50 zentimotik, zurea izan daiteke poltsa solidario berria.

Bildutako dirua Trapagarango baliabiderik gabeko familietako ikasleen garraio-bonuetarako erabiliko da, udalerritik kanpo ikasten dutenean. Horrela, kargatutako Barik edukiko dute klasera joan ahal izateko. Poltsa bera udal-kiroldegian banatuko da.

Egunak: maiatzaren 27tik ekainaren 1era arte.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 17:30-19:30.
  • Ostiralean eta larunbatean, 11:30-13:30.

Laguntzaileak: Trapagarango Udala, Orkonerako Erretiratuen Elkartea, Gallarreta Tailerrak, Emtesport.