Agenda

 
  • 6 - 8 urteko umeentzat.
  • Hilean behin.
  • Euskaraz.
  • Doan (Plaza mugatuak).
  • Izen-ematea: irailaren 10etik 22ra.

Liburutegian umeentzako irakurketa-klub bat sortu dugu, batez ere, irakurtzea dibertigarria delako. Eta, horrez gain, denok entzun dugulako irakurtzeak onura handiak dakarzkiela umeei: arreta hobetzen laguntzen die, liburuek umeen jakinmina, irudimena, sormena... areagotzen dute.

Kluba hilean behin biltzen da irakurketari buruzko jarduerak egiteko, une on bat pasatuz eta lagun berriak eginez.

Bai izen-ematea eta bai liburuak doakoak dira, liburutegia arduratuko baita haiek banatzeaz.

Izena-emateko, Udal Liburutegira joan baino ez duzu egin behar.