Sektore ekonomikoak

Lehen sektorea:

Herriko jende gutxik dihardu sektore honetan. Laboratzeko lurrak eten gabe doaz urritzen, dela beste garai batzuetako meategiengatik dela gaur egungo hirugune eta industrialdeengatik. Lurraren % 1,8 (13 ha) baino ez dira lantzen, barazkiak eta bazka-landareak ekoizteko. Bazka- landare horiek eta gurean dauden larre oparoak (116 ha) herriko behi-hazienda mantentzen dute.

Industria eta eraikuntza:

Biztanleria aktiboaren gehiengoari ematen dio enplegu. Udalerriaren jarduera ekonomikoaren oinarria da eta Bizkaiko batez bestekoa gainditzen du (% 49,8). Bilbo Handiaren eskualde hiritar-industrialean kokatuta egotearen ondorioz datorkio garrantzia Trapagarani. Granada eta Ballonti ibaiak osatzen duten ibarrean dauden industria instalazio handiek jarraipena daukate Santanderrerako errepidean zehar dauden enpresa txiki eta ertainetan. Nagusitzen diren ekoizpen arloak hauexek dira: metalen eraldaketa, galdaragintza, kimika eta zurgintza.

Zerbitzuak:

Herritarren zati handi batek egiten du lan sektore honetan. Ez dago nabarmentzen den zerbitzu motarik, eskualdeko beste herrietan gertatzen den bezala, eta herrialdearen batez bestekoaren behetik daude. Partitu egiten ditu dotazioak ondoko herriekin.