Jarduera ekonomikoa

Industria da gaur egun sektore gakoa Trapagarango jarduera ekonomikoaren barruan. Horregatik, administrazioak motore ekonomiko hau indartu nahi izan du industrialdeak sortuz; horrela bada, udalerriak 1981 urtean bost industrialde bazituen, gaur egun 16 dauzka, 500 enpresa baino gehiago kokatzen direlarik bertan, orain dela hogei urte eskas 44 enpresa baino ez bazeuden ere.

Trapagarango 2.000 bat biztanlek lan egiten dute sektorean, baina kopuru hori 8.000tik gorakoa da herriko industrian dauden lanpostu guztiez ari bagara. Industria hori honako arloetan dihardu bereziki: metalgintza, galdaragintza, kimika, zurgintza eta material elektrikogintzan.

Antzeman dezakegunez, Trapagaran udalerria aurrera doa industria delarik bere motore ekonomikoa eta aldi berean aisialdirako eskaintzak egiten dizkielarik herritarrei bere inguru inbidiagarriari esker.

Industri guneak

  • Aurrerá
  • Trápaga – Causo
  • Trápaga – Ugarte
  • Arkotxa
  • Ugarte-Alde
  • El Juncal
  • Ibarzahaharra – Sestao
  • Elguero – Trápaga
  • Ibarzaharra
  • Aparcabisa
  • Galindo A
  • Galindo B
  • Galindo C
  • Salcedillo
  • Elguero – Sestao