Kokapena eta biztanleria

Udalerriaren datu orokorrak

  • Udala sortu zen urtea: 1841
  • Biztanleria: 11.953
  • Hedadura: 13.10 km2
  • Biztanle-dentsitatea: 912.44 km2

Ezaugarri orokorrak

Trapagaran bi alde oso desberdinetan banatuta dago: beheko aldea, non hirigunea eta industri instalazio garrantzitsuak kokatuta baitaude; eta goiko aldea, meatzari industria sendoa jasan zuena.

Valle de Trápaga-Trapagaran udalerrian hidrografiak garrantsi gutxi dauka. Granada erreka eta Galindo ibaia dira ur-korronterik handienak, erreka desberdinetako urak jasotzen baitituzte.

Goiko aldea oso menditsua da eta leku paregabea zentsumenei gozamena emateko, handik ikusten diren paisaia eta inguruak direla eta. Tontor nagusiak hauexek dira: Bitarratxu (435m), Burzako (435m), Tejera (408m) eta Larreineta (428m).

Valle de Trápaga-Trapagaranen kokapena hauxe da: Enkarterriak-Meatzaldea-Ezkerraldea. Bere jurisdikzio-mugak Ortuellaraino doaz mendebaldetik; Portugaleteraino iparraldetik; Sestao eta Barakaldoraino ekialdetik eta Galdameseraino hegoaldetik.

Komunikabideak

Bilbotik 12 kilometrotara kokatua, Trapagaranek komunikabide bikainak ditu. N-634 Bilbao-Santander errepidetik edo A-8 autopistatik iritsi daiteke udalerri honetara. Bigarren mailako errepide-sare zarratu batek lotzen du Ezkerraldeko udalerriekin, eta Arrontegiko zubitik, berriz, Eskuinalderako pasabidea du. Gainera, BizkaiBus autobus-konpainiak eta Renfek linea erregularrak dituzte Trapagaranera iristeko.

Biztanleria

Trapagaranek biztanleriaren etengabeko hazkuntza ezagutu du. XIX. mendearen amaieran, inguruko meategien ustiapen orokorraren ondorioz, etorkin kopuru izugarria heldu zen

1960-1975 urteetan hainbat enpresa finkatu ziren eta horrekin batera % 35 gehitu zen biztanleria. Azken urteetako biztanleriaren gehikuntzaren zioa, neurri handi batean, Bilbotik hurbil dauden udalerrien hiriguneen saturazioan datza.

Klima

Valle de Trápaga-Trapagaranen nagusitzen den klima, Bizkaiko ohiko klima da, beraz, udak leunak dira eta neguak luzeak, hala ere, Trapagarango biztanleak udazken epelez gozatzen dute, urteko bataz besteko tenperatura 14ºC delarik.

  • Eustat. Trapagarango datu estatistikoak