Albisteak

 

Trapagarango Udaleko Kultura Sailak eta Jai-Batzordeak  Trapagarango Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia egiten dute, honako oinarri hauen arabera:
 

1.- Gaia: Trapagarango Jaiak
2.- Parte-hartzaileak: Nahi duen edonork har dezake parte, banaka zein taldeka.
3.- Adina: 16 urtetik gorakoak.
4.- Aurkezpena: Kolorez eta teknika librez; pisu arineko euskarri gogorrean, kristalik gabe, zintzilikatu ahal izateko moduan; neurriak: 62 x 42 cm, sinatu gabe (anonimoak). Lehiaketariek euskarri informatikoan aurkeztu beharko dituzte euren lanak (CD), bereizmen handiarekin JPG-n eta bereizmen txikiarekin PDF-n.
5.- Testua:  TRAPAGARANGO JAIAK 2017
6, 30 y 31 de AGOSTO y del 1 al 3 de SEPTIEMBRE
ABUZTUAREN 6, 30 eta 31n eta IRAILAREN 1etik 3ra
6.- Tokia: Lanak Kultur Etxean / Olaso Jauregian aurkeztuko dira, Funikular k. 12, Telefonoak: 4 92 29 03 - 4 92 29 13.
Egile bakoitzeko gehienez bi lan, izenik gabe eta gutun-azal itxian.
Kartazalaren barruan honako informazioa agertuko da: Izena eta bi abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.
Kartelaren atzeko aldean ipiniko da “2017ko Trapagarango Jaietako kartel -lehiaketa”.
7.- Epea: Ekainaren 22ra arte, egun hori barne.
8.- Epaimahaia: Udaleko Kultura Sailak izendaturiko artearen munduko bi pertsonez eta jai-batzordeko pertsona batez osatua egongo da eta  jai giroa zein originaltasuna baloratuko dute.
9.- Erabakia eta Sari-banaketa: Epaimahaiak ekainaren 30ean 13:00etan emango du bere erabakia .
10.- Erakusketa: Kartelak Kultur Etxean / Olaso Jauregian egongo dira erakusgai ekain osoan.
11.- Sariak: 500,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarituak suertatu ez diren lanak 2017ko uztailaren 7tik aurrera erretiratu ahal izango dira, eta uztailaren 15ean erretiratu ez direnak Udalaren jabetzakotzat joko dira.
12.- Oharrak: Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Irabazleak, era berean, jaietako zapiaren anagrama egingo du. Kartel irabazlea Trapagarango Udalaren jabetzapean geratuko da (Kultura Sailean), eta hark eskubidea edukiko du nahi duen kolore eta euskarrietan erreproduzitu eta zabaltzeko. Kartela inprimatzeko bere neurriak eta tonalitateak aldatu egin beharko balira, epaimahaiak aldaketa hori egin lezake.  Trapagaran udalerriko zutoihalaren koloreak erabiltzea baloratuko da.Epaimahaiak hutsik laga dezake saria, baldin eta hori eginez gero lehiaketaren maila bermatzen bada.

INFORMAZIO GEHIAGO TRAPAGARANGO UDALEKO KULTURA SAILEAN

Jaitsi oharra (PDF, 204 KB)