Albisteak

 

13:00etatik aurrera marmitako doako dastaketa BM Supermerkatuek babestuta.

Oinarriak

Nahi duen jende orok parte hartu ahal izango du.

  • Parte-hartzaile bakoitzak 2 soineko erakutsi ahal izango ditu.
  • Soinekoek derrigorrez ehunezkoak soilik izan behar dute eta eskuz edota makinaz jasita; ez dira paperezko soinekoak onartuko.

Osagarriak libreki aukeratu ahal izango dira.

  • Izen-ematea Udaletxeko Kultura Sailean abuztuaren 19tik 26ra 9:00etatik 13:00etara egin beharko da.
  • Izena emateko orduan zehaztu beharko dira datu hauek: jostunaren izena, soinekoaren izena, parte-hartzailearen izena eta abizenak, NANa, telefonoa eta helbidea eta ehunaren prezioa; soinekoaren prezioak ezin izango du 40 € gainditu.Zenbateko horren barruan ez da jantziaren egitearen prezioa kontuan hartuko.

Izen-ematearekin ehunaren prezioaren faktura edo egoki zehaztutako nota informatzailea erantsi beharko da.Atzera botako dira ezarritakoa betetzen ez duten izen-emateak.

  • Lehiaketaren egun berean parte-hartzaileak 19:00etan Trapagaraneko Olaso Jauregian auzkeztu beharko dira beren soinekoekin epaimahiaren aurrean aurretiko erakustaldia egitera. Puntualtasun ezak edo asistentzia faltak parte-hartzailearen deskalifikazioa erakarriko du desfilean ere ezin izango duela parte hartu.

(Epaimahiak aurkeztutako soineko guztien artean aurretiko hautaketa egingo du). Epaimahaiak kalitate baldintza minimoak betetzen ez dituzten soinekoak deskalifikatzeko ahalmena izango du.
Jendetza egotea ekidin ahal izateko bakarrik parte-hartzailea eta laguntzaile bat sartu ahal izango dira Olaso Jauregian.Pasagunetik desfilatzeko ordena zozketen bidez erabakiko da.Desfilatzeko momentuan parte-hartzailea eta jostunaren izena, ehunaren prezioa eta bere ezaugarririk nabarmenenak esango dira.Desfilea bukatu ondoren, epaimahaiak soineko bakoitzaren puntuazioa erabakiko du. Jarraian sailkapenaren berri emango da.

  • Epaimahaiak aurkeztutako soinekoen puntuazioa era honetan ezarriko du:

Jantzigintza: 0tik 10 puntutara.

Originaltasuna: 0tik 10 puntutara.

Diseinua: 0tik 10 puntutara.

Dotoretasuna: 0tik 10 puntutara.

Epaimahaiak hutsik geratu ahal izango ditu sarietakoren bat ikusgai egon denaren kalitatea egokia ez baldin bada. Edozein kasutan ere beren epaia apelaezina izango da beti.

Sariak

Lehen saria: 350 € eta garaikurra.

Bigarren saria: 250 €.

Hirugarren saria: 200 €.

Herriko parte-hartzailearen epaimahiaren sari berezia: 200 €.