Albisteak

 

Meatzalde eta Ezkerraldearen barruan Trapagarango Udala langabe gutxien duen hirugarren udalerria da.

Langabezia tasaren ranking-ean Muskiz eta Zierbenaren atzetik daukan postuan, gure herriak %15eko langabezian dirau.

Trapagaranen, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren datuen arabera, 2011ko urtarrilaren 31n, guztira 887 pertsona langabe zeuden, horietatik 409 dira emakumezkoak eta 478 gizonezkoak.

Muskizek(%14,40) baino langabezia tasa handixeagoa daukagu baina Trapagaran inguruko beste herri batzuk baino beherago dago langabeziari dagokionean, gainetik baititu Abanto-Zierbena (%15,68), Portugalete (%16,39), Barakaldo (%17,44), Ortuella (%17,90), Santurtzi %18,91) eta Sestao (% 22)

Langabe kopurua udalerri bakoitzean, 2011ko urtarrilaren 31n, honakoa izan da:

Zierbena: biztanleriako %12,4-a / 85 langabetu
Muskiz: biztanleriako %14,40-a / 508 langabetu
Trapagaran: biztanleriako %15-a / 887 langabetu
Abanto y zierbena: biztanleriako %15,68-a / 771 langabetu
Portugalete: biztanleriako %16,39-a / 3421 langabetu
Barakaldo: biztanleriako %17,44-a / 7908 langabetu
Ortuella: biztanleriako %17,90-a / 722 langabetu
Santurtzi: biztanleriako %18,91-a / 4094 langabetu
Sestao: biztanleriako %22-a / 2755 langabetu

Dena den, Bizkaiko Lurralde Historikoan Meatzaldea eta Ezkerraldea Eskualderik zigortuenak dira bizi dugun krisi ekonomikoaren ondorioz, eta langabezia bortitxago nabaritzen da.

Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian ahaleginak biltzen dira langabeziaren aurka borrokatzeko zenbait planen bidez. Plan horiek batzuetan Servicio Público de Empleo Estatal delakoaren eskutik egiten dira (Spee–Udalak) eta Eusko Jaurlaritzaren bidez eta horri esker langabezia zifra kezkagarriagoetara ez iristea lortu da. Baina oraindik asko dago egiteko. %5eko tasara iritsi nahi da, hots, hondar-langabeziaren mailara.

Beste alde batetik, emakumea hobeto baloratu denez enplegu-planetan, emakumeen langabezia mailari eutsi zaio, eta gizonezkoen langabezia baino zortzi puntu beherago dago.

Neguko hilabeteak, enplegu eta herriaren garapenerako txostenaren arabera, txarragotzat hartzen dira udaberrikoak baino enpleguari dagokionean. Agentziak nolabaiteko susperketa nabaritu du industria sektorean eta hark, bidenabar zerbitzuak eta eraikuntza zein herri lanen sektorea bultzatu dituela, jarduna zerbait areagotu delako sektore horietan. Udaberriko hilabeteak enplegu berriak sortzeko hobeak izango direlakoan gaude.