Albisteak

 

Bihartik aurrera, uztailaren 29a, Trapagaranen Lanbideren bulego ibilagrria izango dugu, zeina biztanleei zerbitzuak, ekintzak eta emplegupolitika aktiboak hurbilduko dizkien.

Puntu mugikor hau polikiroldegiaren ondoan kokatuko da, sakanaren inguruan.

Puntu mugikor honek eskeiniko dituen zerbitzuak honakoak izango dira:

ENPLEGU ZENTROA :

  • Prestakuntza, enplegu eta autoenplegurako informazioa
  • Eskueran ordenagailuak zure CV-a egiteko, enplegu webguneak ikusteko…
  • Lan- Merkaturako dokumentazioa, enplegu bilatzeko baliabideak…

ORIENTAZIOA :

  • Eskaera eguneratu
  • Enplegagarritasun balorazioa
  • Laguntza plana antolatu
  • Gizabanakako orientazioa
  • Currículum eta aurkezpen gutuna, Hautaketa frogak, Lan-elkarrizketa, I.K.T eta enplegu bilatzea, Trebetasun Sozialak, Pertsonal alderdiak.

AUTOENPLEGUA: Informazioa eta Orientazioa

Zerbitzu hau, gutxienez, urte amaierarte egongo da eskuragarri, 15 egunez behin hurbilduko delarik gure herrira. Hain zuzen ere, egun hauetan egongo da eskuragarri:

  • UZTAILAREN 29a
  • ABUZTUAREN 12 eta 26a
  • IRAILAREN 9 eta 23a
  • URRIAREN 7 eta 21a
  • AZAROAREN 4 eta 18a
  • ABENDUAREN 2, 16 eta 30a

ZERBITZU HONI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO, PASA ZAITEZ EHGAtik (Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia)!

Informazio gehiago (PDF, 757 KB)