Albisteak

Agencia de empleo 

Trapagarango Udaleko enplegu eta herritarren garapenerako agentziak iaz egin zituen esku-hartzeen ondorioz sortu ziren, batez ere, lanpostu horiek.

Bere ekintzen balantze bat eginez gero, ikusten da guztira sortu ziren 169 lanpostuetatik, agentziak zuzenean edo zeharka egindako esku-hartzeen bidez sortu direla. Eta horiez gain, Udalak beste 15 kontratazio egin zituen, sei hilabetekoak, Udalak SPEEk (servicio público de empleo estatal) Udalekin daukan lankidetza programaren bidez. Lanpostu horiek basogintzako ofizial eta peoientzat, administrari laguntzaileentzat eta geriatriako laguntzaileeentzat izan ziren.

Beste alde batetik eta Trapagarango Udaleko enplegu eta herriaren garapenerako agentziaren ekintzekin jarraituz, hirugarren adineko pertsonen zaintzarako ikastaroak eman zitzaizkien sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dituzten 13 pertsona langaberi. Ikastaro horien ondorioz, sei hilabeteko kontratua izan zuten eskualdeko adinekoen egoitzetan, Eusko Jaurlaritzako betikolan programaren bidez.

Agentziak, guztira, 73 eskaintza jaso eta atenditu zituen zuzenean eta bere bulegotik 219 pertsona pasa ziren ahaolkularitza eskatzera eta datu-basean lehenengoz izena ematera, enplegua eskuratzeko edo gaur egun daukatena hobetze aldera.

Pertsona horietatik %10 gizarte ekintza eta berdintasun sailak bidalita joan ziren.

Enplegu eta prestakuntza agentziak laguntza eskaintzen die curriculuma zuzen taxutu edo eguneratu nahi duten pertsonei eta 223 pertsonak eskatu zuten laguntza arlo horretan 2010ean. Aurkezpen-gutun bat idazteko laguntza eske joan zirenak 14 izan ziren.

Beste alde batetik 12 pertsona langabetuk geriatriako erizaintza laguntzaile ikastaroa egin zuten, enpleguari laguntzeko ekintza programaren barruan dauden enpresetan egin zituztelarik praktikak, Foru Aldundiaren prestakuntza sailaren bidez. Esan behar dugu, pertsona horietatik %70 laneratu egin direla.

Segurtasun pribatuko jagole ikastaroa, lehergailuetan espezializatua, egin zuten pertsona langabeak 14 izan ziren. Ikastaro hori diputazioaren prestakuntza sailak enpleguari laguntzeko zeunkan programaren barruan egin zuten. Ikastaroa egin zutenetatik %92k titulazio ofiziala atera zuen eta hortaz lanbide horretan aritzeko gaituta daude.

Enplegu eta herriaren garapenerako agentziaren prestakuntza kapituluarekin jarraituz, herri-administrazio desberdinak subentzionaturiko ikastaroak egin zituzten 76 pertsonek; bestalde, merkataritza eta ostalaritza alorreko 15 pertsonek elikagaiak manipulatzeko doako ikastaroa egin zuten euskadiko udalerrien arteko lankidetza ekonomikoari laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez. Merkataritza eta ostalaritzako dozena bat pertsonek egin zuten hobetuzek subentzionaturiko excel ikastaroa.

Trapagarango Udaleko kezka nagusietako bat da enplegua sortzea. Horregatik, Udaleko enplegu eta herriaren garapenerako agentziaren bidez hainbat ekimen subentzionatzen ditu lan bila dabiltzanei aholkularitza eta prestakuntza eskaintzeko.

Trapagarango Udaleko enplegu eta herriaren garapenerako agentzia elkar lanean ari da servicio público de empleo estatal (SPEE) delakoarekin, (orain Lanbide) eta Foru Aldundiarekin.