Albisteak

Lana 

Trapagarango Udaleko Gobernu Batzarrak Udal eraikinetarako bi atezain lanpostu jabetzan betetzeko oinarriak onartu ditu.

Lanpostu horiek oposizioaren bidez beteko dira, eta hautapen prozesuan bi proba, derrigorrezko eta baztertzaileak gainditu beharko dira: bat idatzizkoa, gai zerrenda bati buruzko galderei erantzutekoa, eta bestea euskararen ezagutza egiaztatzekoa. Bi lanpostuei esleitu zaie 2 HE eta derrigorrezkoa da lanpostuez jabetzeko.

Lanpostuetako bat minusbaliatuentzako gordeta dago, administrazioak urritasunen bat nozitzen duten pertsonen artean lana sustetzeko ezarri duen porzentaia betetzeko, eta beste lanpostua librea da.

Lanpostuok betetzen dituzten pertsonek atezainei atxikitako eginkizunak bete beharko dituzte, hala nola, sarrera zaindu, instalazioen mantenimenduaz arduratu, jendeari arreta eman, eta abar.

Oinarriak udal web gunean www.trapagaran.net argitaratuko dira "Udalaren Lan-eskaintza" atalean.