Albisteak

 

Hirurehun bat eskaera aurkeztu ziren guztira lanpostu desberdinetarako eta dagoeneko hogei pertsona hautatu dira administrari laguntzaile, basogintzako ofizial edo peoi lanpostuetarako, bakoitzaren perfilaren arabera. Lan-kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izango da.

Epaimahaiak (kargu publikorik ez zegoen epaimahaia osatzen zutenen artean), merituak baloratu ondoren, aurre-hautapen bat egin zuen, hiru hautagai esleituz lanpostu bakoitzerako, eta azkenean, horietatik hogei pertsona hautatu ziren honela banatu direlarik lanpostuka:

-Peoiak : 17
Basogintzako peoiak: 5
Pinturako peoiak: 8
Herri-lanetako peoiak: 4

-Administrari laguntzaileak: 2

-Basogintzako ofizialak: 1