Albisteak

 

Liburu gehiago epe luzeagorako
Mailegu-epea eta eraman daitekeen liburu-kopurua handituko dugu: bazkide-txartel bakoitzarekin, 6 eleberri eta umeentzako 6 liburu eraman ditzakezu (nobedadeak izan ezik) eta itzultzeko epea irailaren 10ra arte luzatu daiteke.
Honakoa baino ez duzu kontuan izan behar:

  • Beste irakurle batzuk erreserbatu badituzte liburuak, haien maileguak 21 egunekoa izaten jarraituko du.
  • Irakurleek Internet bidez egiten dituztenean mailegu-berriztapena, epea 21 egunekoa izango da.


Liburu elektronikoak

Liburu digitalak irakurtzea nahiago baduzu edo udan zehar libururik gabe aurkitzen bazara, badakizu, eliburutegia erabiltzeko aukera daukazula. Berdin da noiz edo non zauden,  bazkide zenbakia eta pasahitza (liburutegian eskatu), interneteko konexioa eta erreader edo smartphone bat baino ez duzu behar.


Liburuak igerilekuetan
Urtero bezala, garai honetan eta udal igerilekuekin elkarlanean, liburu-sorta bat izango duzu Biblioigerilekuan. Harrera-lekuan galdetu dezaketu nola eskuratu liburuok eta bainutik bainura gozatu dezakezu hautatzen duzun ipuinaz, komikiaz edo eleberriaz.


Gogoratu

Nahiago baduzu liburutegira joaten jarraitu eta ohiko zerbitzu guztiak erabili, ordutegia aldatzen bada ere, badakizu ez dugula ixten uda guztian.