Albisteak

 

Trapagarango Udaleko Enplegu eta Prestakuntza Sailak doako hitzaldiak antolatuko ditu herriko enpresa txiki eta ertainentzat.

Helburua da enpresa horiek errendimendu eta mozkin handiago ateratzea euren negozioekin.

Batez ere, Trapagarango merkatari eta ostalarientzako dira hitzaldiok eta haien bidez aholkuak emango zaizkie ekonomia, finantza eta kaudimenari buruz.

Bestalde, ezagutu dezakete, baita ere, euren enpresen mozkin-marjinak edo bere negoziak urtean izango dituzten gastu finkoen zenbatekoa.

Gai hauek guztiak modu errazean irakasteko, Juan Alberto González Cenzano jauna ekarriko du hitzaldiok ematera, Ekonomisten Euskal Elkargoko Emerituen Batzordeko Presidente eta Sarrikoko Enpresa-Zientzietako Fakultateko irakasle emeritoa izanik. Horrez gain, Secot-en laguntza ere izango dute, hau da, Enpresak Aholkatzeko boluntario seniorren sorospena.

Secot elkarte bat da, irabazi asmorik gabea, herri-onurakotzat hartua, erretiratuek osatua, enpresen kudeaketarekin lotutako gaietan euren ezagutzak eta eskarmentua eskaintzeko modu boluntario eta altruistan.

Aholkularitza komertzial batera joan ez daitezkeen kolektibo eta pertsonei laguntzen diete, esaterako, enpresa txiki eta ertanei eta ekintzaile gazteei.

Hiru hitzaldi emango dira, hiru egun desberdinetan eta bakoitzak gutxi gorabehera bi orduko iraunpena izango du.

Izena eman nahi dutunek edo informazio gehiago behar dutenek, Trapagarango Udaleko Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke 2011ko apirilaren 20a baino lehen.