Albisteak

 

Trapagarango Udalak, “Baturik” Merkatari eta Ostalari Elkartearen eta Meatzaldeko Merkataritzaren Bulego Teknikoaren laguntzaz HERRIKO SEIGARREN ERAKUSLEIHO LEHIAKETA antolatuko du maiatzean. 

“Kirolak” izango dira gai nagusia.

Kale sestran dauden Trapagarango merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendu guztiak har dezakete parte, Baturikekoak izan ala ez.

Aukera ona da establezimendu bakoitzaren produktuak eta zerbitzuak ezagutzera emateko. Gainera, edizio honetan berritu egin dira establezimendu parte-hartzaileek lortu ditzaketen sariak.

hauek dira sariak:

 EPAIMAHAIAREN 1. SARIA

Udalaren garaikurra
Milanerako bidaia bat bi pertsonentzat (hegazkina gehi hotela, ohe eta gosariarekin)
Erreportajea eta Onmotivak diseinaturiko 2 publizitate-zerrendaren argitalpena Hemendik Ezkerraldean (Deia).

 PUBLIKOAREN SARIA

Udalaren garaikurra
Profesional espezializatu baten erakusleihoa jartzea
Publizitate-falka sorta bat Radio 7n.

 PUBLIKOAREN BIRTUALAREN SARIA
Udalaren garaikurra
Bi pertsonentzako gau baterako egonaldia hotel batean (Eroski bidaiak)
Community Manager zerbitzuak bi hilabetean (Onmotiva)

Gainera, apirilaren 23, 24 eta 25ean, 14:00etatik 16:00etara, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian erakusleihoen apainketari buruzko tailer bat egingo da. Tailerrean parte hartuz gero ideiak atera ditzakezu lehiaketa honetarako.

Parte hartu nahi duten establezimenduek, bai lehiaketan eta bai tailerrean, apirilaren 17ra arte eman dezakete izena Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

ANIMA ZAITEZ ETA HARTU PARTE!!!

Oinarriak ikusi (PDF 436KB)