Albisteak

 

Jarraiko bigarren urtez jarri da abian, Trapagarango Udalaren ekimenez eta Somorrostroko  Irakas-gunearekin lankidetzan, herri honetako ENPRESA-BEKEN II. PROGRAMA.

Aurten hobetu egin dira programaren baldintzak, alde batetik enpresa gehigok parte hartzen dutelako, eta banatzeko bekak eta diru-kopurua handitu egin delako.

2012 urtean bezala, II. Programa hau herriko edo herriarekin loturiko enpresa ertain eta handiak finantziatzen dute oso-osorik. Honakoak dira aipatu enpresak:

  • PRODUCTOS TUBULARES
  • CONTENEDORES GALINDO
  • ALSTOM RENOVABLES ESPAÑA
  • CECOTRANS-BIZ
  • ELECTRIFICACIONES RADIMER
  • PROSINOR
  • FÉLIX DE INCHAURRAGA
  • CONSTRUCCIONES NAVALES, CELULOSAS Y SIDERÚRGICAS (GRUPO NAVACEL)
  • SOLVENTIC SOLUCIONES EFICIENTES
  • TALLERES ALJU
  • MERCEDES DE MIGUEL
  • NOROIL
  • CNC (GRUPO NAVACEL)
  • VERSIA SOLUCIONES TECNOLÓGICAS
  • INBISA SERVICIOS Y MEDIO AMBIENTE
  • APARKABISA – CENTRO DE TRANSPORTES DE BIZKAIA

Honakoak dira helburuak:

  1. Ekiditzea ikasteko adinean dauden gazteek ikastetak bertan behera utz ditzaten, krisi garai honetan etxeko ekonomia kaxkarra gehiago ez kalteagatik.
  2. Herriko edo herriarekin edo herritarrekin zuzenean loturiko enpresen arteko uztardura sendotzea.
  3. Gazteei laguntzea laneratzeko aukera handiak dituzten lanbideetan prestatzera.
  4. Gehiago hurbiltzea ikasketak lan-munduari,  bekak ematen dituzten enpresek euren espezialitateko ikasketak egiten dituzten ikasleei praktikak egiteko  aukera emango dietelarik,  eta  baita eurentzat lan egiteko kontratuak eskaini ere.
  5. Bekak eskuratu ditzakete  2013ko ekainaren 30ean  30 urtetik behera dituzten gazteak, Trapagaranen erroldatuta egon badira,  etengabe, gutxienez 2012ko urtarrilaren 1az geroztik, eta DBH edo Batxiller titulua badute, Erdi Maila edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan sartzeko, hurrenez hurren.

Pertsona horiek Lanbide Heziketa ematen duten edozein ikastetxetan ikasi ahal izango dute.

Aurten beka bakoitzaren zenbatekoa honakoa izango da:

  • 1.200 € / Erdi Mailako Prestakuntza Ziklo batentzat
  • 1.500 € / Goi Mailako Prestakuntza Ziklo batentzat

Bekak honakoak izango dira:

Erdi mailako prestakuntza zikloarentzat: 16

Espezialiateak:

  • Galdaragintza eta  Soldadura 1
  • Administrazio-kudeaketako teknikaria 2
  • Elektrizitatea – Elektronika edo fabrikazio mekanikoa  2
  • Espezialitaterik gabe: 10

Goi Mailako prestakuntza zikloarentzat: 29

Espezialitateak:

  • Diseinua eta fabrikazio mekanikoa  1
  • Elektrizitatea – Elektronika 3
  • Automozioa 3
  • Elektrizitatea – Elektronika edo Fabrikazio Mekanikoa  2
  • Garraioa eta Logistika  1
  • Energia eta Ura  1
  • Informatika – Komunikazioak  1
  • Espezialitaterik gabe: 17

Bekak emateko kontuan hartuko dira ikasleak egindako azken ikasturtean ateratako kalifikazio akademikoak, bidea emango diotenak  beka eskatu duen ikasturtea egiteko, eta bestalde, kontuan izango dira familiaren sarrerak. Hau da, espediente akademiko onena eta sarrera gutxien dituztenak izango dira onuradunak.

Beka eskaera egiteko epea 2013ko uztailaren 15etik abuztuaren 2ra izango da, udaletxeko erregistro orokorrean.

Informazio gehiago nahi izanez gero Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke.

Gure esker onik zintzoena enpresa babesleei, haien ahaleginik gabe eta erakusten duten gizartearekiko sekulako erantzunkizunik gabe, ezin izango zelako proiektu hau abian jarri. 

 

Dokumentazioa