Albisteak

 
Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, arku murgilduzko soldadura ikastaroa jarriko du abian uztailaren 1etik 5era, 30 orduko iraupena izango duelarik. 

MIG / MAG soldadura erdiautomatikoa ezagutu eta teknika horretan esperientzia duten herriko langabeentzat da.

Ikastaro hau, %100ean dago Udalak diruz lagunduta eta goizeko 8:30etatik 14:30etara emango da. Trapagaranen kokaturiko sektoreko punta-puntako enpresekin elkarlanean diseinatu da, eta horri esker parte-hartzaileek prestakuntza ahalik eta praktikoena  jasoko dute eta errealitatetik oso hurbila, laneratzeko aukerak handiagotu egingo zaizkielarik. 

Ekimen hau, udalak herriko enpresekin daukan harreman gero eta estuagotik sortu da, eta Udal honek hurrengo hileetan metalaren sektorean lan egin nahi duten langabeak prestatzeko egingo duen lehena da.

Informazio gehiagorako eta lehen ikastaro honetan izena emateko Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke ekainaren 25a baino lehenago.