Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Gaitasuna egiaztatzeko egitura sortu du eta laneko esperientziaren bitartez eta/edo ikaskuntza formalen edo ez formalen bidez pertsonek eskuratutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura deitu du.

2014ko deialdi honetan honako lanbide kualifikazioak edo lanbide heziketako titulazioak egiaztatuko dira.

Lehenengo txandan:

  • Eraikin eta lokaletako azalera eta altzarien garbiketa
  • Etxez etxeko arreta soziosanitarioa
  • Arreta soziosanitarioa Gizarte Erakundeetan dauden mendeko pertsonentzat
  • Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak
  • Ekipo industrialen mantenimendua eta muntaketa mekanikoa
  • Mekanizatua
  • Administrazioa eta finantzak

Izen-ematea, azaroaren 4tik 14ra.

Bigarren txanda batean:

  • Biktima anitzentzako eta katastrofeentzako osasun sorospena
  • Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuen kudeaketa
  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantenimendua
  • Elektromedikuntzako sistemen instalazioa eta mantenimendua
  • Mintegi, lorategi eta lorezaintza-zentroetako jarduera laguntzaileak
  • Sukaldaritza
  • Soldadura eta galdaragintza

Izen-emateak abenduaren 5etik 19ra.

Argibide gehiago(PDF 700KB)

Informazioa: Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia.