Albisteak

 

Beste urte batez Udalak eta Trapagarango Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (Baturik) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute  idatziz jasotzeko euren arteko konpromisoak eta 2014 urtean egin beharreko  jarduketak, herriko merkataritzaren jarduera dinamizatzeko asmoz.

Bere berariazko helburuen artean honakoak daude:

- Tokiko merkataritzaren lehiakortasuna eta espezializazioa indartzea.

- Udalerria oro har dinamizatzea, erakargarriago eta parte hartzekoago eginez, herritarrentzat zein beste herri batzuetako biztanleentzat.

- Bi erakundeen artean egiten ari diren eta urteko programazioan burutzea aurreikusita dituzten jardueren kudeaketa eraginkorra bermatzea eta behar den koordinazioa ziurtatzea.

Jarduera horien arteak honakoak dira aipagarrienak:

o UDALAREN ALDETIK :

 Tokiko merkataritza jardueran eragin ezkorra eduki lezaketen bide publikoan egiten diren udal ekintzen koordinazioa eta informazioa.

 Trapagarango merkataritza- zein ostalaritza-establezimenduetako oztopo arkitektonikoak kentzea sustatuko du, herritar ezinduei lokal horietara  sartzea eta haietaz gozatzea galarazten badiete. 

 Herrian gizarte-eragina izanez gero, Baturikek kudeatutako ekitaldien antolakuntzan lagunduko du (“Neguaren amaiera” kaleko azoka, “Meatzal Jaia” Meatzaldeko Merkataritzaren 1. Jai handia).

 Aholkatu egingo du bai Elkartea eta bai establezimendu bakoitza, laguntzen, subentzioen, langileak kontratatzeagatiko hobarien eta abarren  tramitazioari dagokionean. 

 Bere lokalak erabiltzen utziko ditu udalean antolatzen diren merkataritza alorreko berariazko gaiei buruzko ikastaroak eta jardunaldiak egiteko.

Herriko establezimenduetan erosiko ditu, lehentasunez, bere zerbitzuak emateko behar dituen produktuak.

 Herriko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko eta sustatzeko ekintzak jarriko ditu abian.  (Erakusleihoen lehiaketa)

 Gabonetan kale komertzialen argiteria hobetzen saiatuko da. 

  Txakurren gorotzak are gehiago garbitzea kaleetatik.

 Gune komertzialetan arratoiak eta intsektuak akabatzeko kanpainak indartzea.

 Kaleak zorrotzago zaintzea.

o BATURIKEN ALDETIK:

 Lankidetzan arituko da bai udalarekin eta bai kultura eta aisiako elkarteekin, udalaren jarduna dinamizatzeko jarduera sozialak eta kulturalak eginez (Inauteriak, Herriko Jaiak)

 Bere erosketa-txartelaren sustapena areagotuko du.

 Merkataritza dinamizatzeko ekintzak antolatuko ditu (“Neguaren amaiera” kaleko azoka)

 Eskualdeko gainerako merkatari-elkarteekin batera parte hartuko du Tele 7n aterako den publizitate kanpainan.

 Meatzaldeko merkatari eta ostalari elkarteekin batera burutuko du “Meatzal Jaia” Meatzaldeko Merkataritzaren 1. Jaia.

 Gabonetan herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko eta sendotzeko ekintzak antolatuko ditu (2.000 € zozketatuko ditu bezeroen artean)