Albisteak

 
Dagoeneko badakigu nortzuk irabazi duten 200 euroko erosketa-txartelak, gehien gustatu zaien erakusleihoaren aldeko botoa emateagatik; orain, egun batzuk baino ez ditugu itxaron behar establezimendu irabazleak zeintzuk diren jakiteko, bai Epaimahaiak hautatutakoa eta bai publikoaren gustukoenak.

Ekainaren 6an jakingo dugu.

Oraingoz, zorionak eman nahi dizkiegu Enplegu eta Herriaren Gapenerako Agentzian, Udal Liburutegian eta Caja Rural de Navarran jarritako hautetontzietan flyerren bidez bozkatu duten ia 600 lagunei eta Baturiken Facebook-en bidez bozkatu duten ia 1.400ei.

Batez ere, azken datu hori nabarmendu nahi dugu, Facebook en bidez bozkatu duzuen lagunak iazko kopuruaren bi halako zaretelako.

Eskerrik asko!