Albisteak

 

Trapagarango Udaleko Kirol eta Turismo Arloak eta Labegane Atletismo Klubak (Trapagaran) Trail Running Trapagaran ZUGAZTIETA IGOERA 2020 Kronoigoera antolatu dute, eta 2020ko irailaren 6an, igandean, ospatuko dugu.

Kirol eta Turismo Arlotik eta Labegane Atletismo Klubetik gonbidatzen zaituztegu inguru honetako naturarekin kontaktuan dagoen paisaia paregabe batean parte hartzera eta ibilaldiaz gozatzera. Era berean, parte hartzera animatzen zaituztegu inskripzio bidezko diru-bilketa guztia Caritas elkarteari emango zaiolako, une txarra pasatzen ari diren gure udalerriko familiei laguntzeko. Gainera, Dortsal Solidarioak ditugu, borondatezko ekarpenen 3 euroko gutxieneko kostuarekin.

Trapagaran Zugaztieta Igoera 2020 Kronoeskalada Trail Runningeko atletarik onenak berriro eta hurbiletik ikusteko aukera izango da. Hori dela eta, Trapagarango herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu proba egunean parte hartuko duten atletak ibilbide osoan animatzera eta kirol-giro motibagarria sortzera.

Era berean, Trapagarango Udalak eta Labegane Atletismo Klubak eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa laguntzaile guztiei beren ekarpenei esker kirol-ekitaldi solidario hau aurrera eraman ahal izateko, oso jakitun baikara ahalegin handia egin dutela, egungo egoera ez baita oso ona.

Garrantzitsua da adieraztea, Euskotrenekin egindako akordio bati esker, kronoigoeran parte hartzen duten pertsona guztiek doan izango dutela funikularra, karreraren dortsala aurkeztuz. Funikularren ordutegiak esteka honetan aurkituko dituzue: https://www.euskotren.eus/funicular/horario.

Antolakuntzatik Zugaztietako aparkalekura joatea aholkatzen dugu, eta bertatik Funikularrera hurbiltzen den autobus-linea erabiltzea, eta funikularra erabiltzea irteera-lerrora joateko

Informazio gehiago, helbide hauetan: