Albisteak

 

Aurtengo ekainaren erdiarderantz, Tokiko Merkataritza eta Ekintzailetza Sailaren bidez Trapagarango Udalak onartutako dirulaguntza berezi hauentzat jaso ziren 171 eskabideak astiro aztertu eta egiaztatu ondoren, aste honetan ebatzi eta banaka jakinarazten hasiko dira.

171 eskabide horietatik 143ri baiezkoa eman zaie, gainerako 28ak baztertuta geratu direlarik, beste arrazoi batzuren artean, handikako jarduerak izateagatik, epez kanpo egoteagatik edo zerga betebeharretan egunean ez egoteagatik.

Establezimenduek honako eskakizun hauek bete behar izan dituzte onuradun izateko:

  • Txikikako merkataritza, ostalaritza edo beste zerbitzu profesional batzuk izatea eta udalerri honetan zabalik edukitzea jendearentzako establezimendua.
  • Alarma egoeran bere jarduera etenda edo murriztuta egon izana, gutxienez %75ean.
  • Gizarte Segurantzan altan emanda egotea.
  • Kontzeptu edo helburu bererako beste tokiko administrazio baten laguntzarik jaso ez izana.
  • Zerga betebeharretan egunean egotea gizarte Segurantzarekin eta Trapagarango Udalarekin.

Gainera, onartutako 143 eskabideetatik, 102k 1.000 € jaso du bakoitzak alarma egoeran zehar bere jarduera ixtera behartuta egon direlako eta 41ek 800 € jaso du bakoitzak, zabalik egon ahal izan arren denboraldi horretan, bere diru-sarrerak %75ean murriztu zirelako. Horrekin 134.400 eurora heltzen gara eta ez da agortzen hasiera batean helburu horretarako onartu zen 220.000 euroko aurrekontuko partida, hortaz, sektori hori dinamizatzeko hurrengo hilabeteetan abian jarriko diren eta orain prestatzen ari diren beste proiektu batzuetara bideratuko da gerakina.

Onartutako eskabideen jakinarazpenetan, halaber, aditzera emango zaie onuradunei negozioa zabalik eduki beharko dutela jendearentzat hurrengo bost hilabeteetan eta hori egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituztela lehenengo bost hilabete horien hurrengo bi hilabeteko epean.

Jasotako eskabide-kopurua aztertuta eta Udalean jasota dauden ezaugarri horietako jardueraerroldarekin erkatuz, uste dugu, oinarrietan islaturiko eskakizunak betetzeagatik eskabidea aurkez zezaketen pertsonen edo erakundeen %80ak aurkeztu dutela.

Kontuan harturik pertsona edo erakunde eskatzaileen forma juridikoa, esan dezakegu haietako %86 autonomoak direla edo ondasun-erkidegoak eta gainerako %14 baino ez direla sozietate mugatuak edo anonimoak.

Amaitzeko esan behar dugu, ordainketa aldi bakar batean egingo dela, albait arinen, hurrengo egunetan.