Albisteak

 

Pump Track Battles-ak hurbil daude eta in crescendo doa uztailaren 4an “guda” eremuan errodatuko duten parte-hartzaileen kezka. Gaur gaurkoz txartel elektronikoen bidez sar daitezke trapagarandarrak instalazioetan. Txartel horiek Udaletxean eskatzen dira fidantza baten truke, itzuli egiten dena txartela bueltatzean. Gainerako interesdunek beste modu batzuk adosten dituzte antolatzaileekin Trapagaranera etortzeko praktikak egitera, Pump Track Battles-ei begira. Interes horren ondorioz, Trapagarango Udaleko Kirol eta Turismo Sailak eta +KE FLOW ESKOLAk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute haren bidez MTB, DH, BMX eta Enduroko gidaritza eskolako instruktoreek BMX zirkuitura eta Pump Track modularrera etorriko direlarik ondoren aipatzen dizkizuegun egun eta ordu-tarteetan:

Egutegia
Eguna Ordutegia Eraikuntza
Osteguna, ekainak 25io 17:30etik 20:00etara BMX Trapagaran
Ostirala, ekainak 26 17:30etik 20:00etara BMX Trapagaran
Asteartea, ekainak 30 17:30etik 20:00etara BMX Trapagaran
Asteazkena, uztailak 1 17:30etik 20:00etara Belodromoko PUMP TRACKa
Ostirala, uztailak 3 17:30etik 20:00etara Belodromoko PUMP TRACKa

Ekainaren 26an, ostiralean, izan ezik, gainerako egunetan Daniel Olarra egongo da, +KE FLOW ESKOLAko instruktoreen arduraduna, palmares handikoa, DH modalitateko Espainako bi txapelketarekin. Egun horietan Danik zenbait aholku eta jarraibide emango die txirrindulariei segurtasuna eta azkartasuna areagotzeko, eta batez ere, bizikleta hobeto kontrolatzeko Pump Tracks Battles-ei begira.

COVID-19aren segurtasun protokoloak ezartzen dituen baldintzak direla eta, parte-hartzaile kopuru mugatu bat egongo da instalazioetan entrenamenduak egiteko. Muga horretara helduz gero, antolatzaileek ez dute jende gehiago sartzen utziko, harik eta barrukoak irten arte. Hori dela eta barruan dauden txirrindulariek gehienez ordu bete izango dute entrenatzeko, beste batzuei lekua uzte aldera.

Kartela (PDF 222KB)