Albisteak

 

Onuradunak

Pertsona fisikoak (autonomoak eta/edo profesionalak eta nortasun juridikorik gabeko ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako bazkideak) edo pertsona juridikoak, baldin eta legez eratuta badaude eta dirulaguntza ematea eragiten duten jarduera ekonomikoak (enpresakoak edo profesionalak) egiten badituzte, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • a) Jabetzan izatea Valle de Trápaga-Trapagaranen jendearentzako irekita dagoen txikizkako denda bat, ostalaritzako establezimendu bat (autonomoa edo mikroenpresa, hau da, hamar langile edo gutxiagokoa, dena delarik bere era juridikoa) edo zerbitzu profesionalen bulego bat.
  • b) Egiten duten jarduera hori COVID-19ak eragindako egoeraren kudeaketari ekiteko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak edo agintaritza eskudunak emandako aginduek ezarritako txikizkako lokal eta establezimenduen publikoarentzako irekiera etete horregatik kaltetua izatea edo, hala ez bada ere, garatzen duten jarduera horri dagokionez fakturazioa 2020ko apirilean gutxienez %75 murriztea, 2019ko ekitaldian egindako hileko batez bestekoarekin alderatuta. Pertsona fisikoak edo juridikoak alta egoeran daraman denbora ez denean dirusarreren murrizketa egiaztatzeko eskatzen den 2019ko urtarrilaren 1era heltzen, jarduera-aldia kontuan hartuta egingo da balorazioa.
  • c) Alta egoeran egotea dagokion Gizarte Segurantzako erregimenean edo bidezko mutualitate profesionalean, bai eta Ogasunean ere, eskabidea aurkezteko unean, bai eta Alarma-Egoeraren adierazpena egin aurretik ere (martxoak 24), Valle de Trápaga-Trapagaranen establezimendua duen eta dirulaguntzaren eskaeraren xedea den jarduera ekonomikoa garatzeko.
  • d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • e) Valle de Trápaga-Trapagarango udalarekin zorrik ez izatea (inguruabar hori ofizioz berrikusiko da).
  • f) Valle de Trápaga-Trapagarango udalak aurretik emandako dirulaguntza guztiak justifikatu izana, betiere dagokion justifikazio-epea amaitu bada.

Laguntzen zenbatekoa

  • 1.000 € bere jarduna eten duten establezimenduentzat.
  • 800 €, fakturazioa gutxienez %75 murriztu zaienentzat.

Eskabideak: aurkezteko modua eta epea

Aurkezteko modua:

  • Eskabideak posta elektronikoz aurkeztuko dira helbide honetan: ayuntamiento.trapagaran@bizkaia.org
  • Posta arruntez bidalita Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorrera, beti ere postaz bidali den eguneko zigilatuarekin.
    Valle de Trápaga-Trapagarango Udalaren Erregistro Orokorraren helbidea:
    Plaza Lauaxeta, z.g.
    48510 Valle de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia)

Aurkezteko epea: 10 egun naturalekoa izango da eta deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunean hasiko da.

Diru-laguntzak egilesteko prozedura

Dirulaguntza norgehiagoka-araubidean emango da. Onartutako eskabideen kopuruak honako oinarri hauetako bigarren artikuluan jasotako gehieneko aurrekontu-kreditua gainditzen badu, laguntza guztiak proportzionalki murriztuko dira.

Bateragarritasuna beste laguntza batzuekin

Oinarri hauetan araututako laguntzak bateragarriak izango dira erakunde publiko edo pribatuetatik datozen beste laguntza batzuekin.

Pertsona edo enpresa onuradunen betebeharrak

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta dagokion Gizarte Segurantzako araubidean alta egoeran egotea, eta jarduera ekonomikoa Valle de Trápaga-Trapagaranen gutxienez establezimendu bat irekita burutzea, gutxienez 5 hilabetez, honako egun hauetatik aurrera zenbatuta:

  1. Ixtera behartuta dauden pertsonentzat, berriro irekitzen dutenetik, edo bestela, alarma egoera amaitzen denetik.
  2. Ixtera behartuta ez dauden pertsonentzat, bere eskabidea erregistroan sartzen den egunetik. Ongi bete gabe egoteagatik agiriak eskatzen bazaizkio, eskabidea osorik aurkezten duenean.

Oinarriak eta inprimakiak (PDF 957KB)