Albisteak

 

Joan den astelehenean 2020ko maiatzaren 25ean, on-line salmentan jarri ziren Trapagarango Udalak eta “Baturik” Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Caja Rural de Navarrarekin elkarlanean “Trapagaran zaindu” bonu-kanpaina berrian zirkulazioan jarri dituzten 1.666 bonuak eta agortu egin dira ordu gutxiren buruan.

Horrek erakusten du, berriro ere, ekimenak oso harrera ona izan duela herritarren artean, nahiz eta salmenta modalitate berria erronka suertatu den, zeren alde onak izan arren, baditu hobetu beste ekitaldi batzuetarako hobetu beharreko alderdiak ere.

Horietako bat da, sarbide bizkorragoa lortu beharko dela, zeren, batez ere hasieran eta kontuan hartuta sekulako eskaera kopurua egon zela, geldotu egin zela eta batzuetan, blokeatu ere bai.

Hala ere, alde positiboen artean esan behar da, salmenta presentziala egin den beste ekitaldi batzuekin alderatuta, herriko kolektibo gehiagori egin diola onura aurtengoak, “ilaran jarrita egon” ezin den jendea dagoelako eta horiek, orain, bonuak erosi ez ezik, beste batzuei ere eskuratzen lagundu ahal izan dietelako.

Halaber, dibersifikatzea eta publiko gehiago erakartzea lortu da herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko hainbat establezimendutara, mota bateko dendetan kontzertatu gabe gastua.

Beste kanpaina batzuekin erkatuz gero, oraingoan, 1.000 pertsona desberdinek lortu dituzte bonuak, eta hori beste batzuetako bi halako da.

Hobeki kontrolatu da NAN bakoitzeko bi bonu baino ez direla erosi, zeren bi baino gehiago eskuratu dituztenei sistemak baliogabetu eta itzuli egin dizkie.

Egun hauetan bonuak bidaltzen ari gara erabiltzaileek sisteman altan eman duten helbide elektronikoetara, ekainaren 2tik uztailaren 21ra erabili eta kontsumitu ditzaten aukeratutako establezimendu parte-hartzaileetan. Bonu-eramaileek bere NAN erakutsi beharko dute.

Ekimen hau tarteko 50.000 € jarriko dira zirkulazioan, Trapagarango merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen jarduera dinamizatzeko asmoz, batez ere, bizi dugun osasun alertaren ondorioz dekretaturiko Alarma Egoerak larriki erasan dituen establezimenduak, aldi berean, herritar eta bisitarientzat ere %50eko aurrezpena dakarrelarik, Udal honen finantziazioari esker.